Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adoregarri 1 izond adoretzen duena.

Hau irakurtzean, poz-pozik gelditu ziren hitz adoregarri haiekin.  Elizen arteko biblia   Eg 15,31

Inperatibo horiek batera kontsideratuz gero, emaitzak ez dira oso adoregarriak izango lortu nahi den helbururako.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

Honaino, gure ikerketaren emaitzek adoregarriak dirudite.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.

• 2 iz adoretzen duen gauza.

Ez ziren fidatzen Alberto koldarraz, eta horregatik pizgarri eta adoregarriren bat eskaintzea erabaki zuten, Eugeniaren eskua esate baterako.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 94. orr.

Arren degizugu hemen gelditzera makur zaitezen, gure begion atsegin eta adoregarri, gure gorte-gizon gehien, kusu, eta seme.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus