Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sua lotzen zelarik herri batean, etxeak elgarri hain ziren hurbil, hala nola Auritzen, non denak edo abantxu denak erretzen baitziren, herri gehienetan bederen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 83. orr.
Halere ez dezagun ahantz han nonbait, Kolunbian, emazte bat bahitua dela, Betancourt anderea, mila eta berrogei bat egun etxetik kanpo dela, abantxu hiru urte. Herria 2004-12-30
Abantxu bi oren iraun du Paristar eta Miarriztarren arteko errugbi finalak. Herria 2005-06-16
Astelehen goizean zendu da abantxu 90 urtetan, Marie Suhas sortzez Verges, hazpandarra. Herria 2004-04-01
Bertze guziak etzanik daude zorrieriak janak, ezin jeikiz, abantxu hilak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.
Gu ere aitzina joan beharrak ginen, abantxu egun erdi bat galdurik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 174. orr.
Gaixo haurra! Zazpi urte ukaitean, amak 70 abantxu. Herria 2001-06-07
Nahiz Martiarenak laster aintzinaldea harturik ere, hor zuen bere tema bipila gerezietarrak 15-17, abantxu berdintzera zoalarik. Herria 2001-05-24
Zaunka elkorra aireratu eta Agustinek arratsaldeko askarian Petarre abantxu urkatu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 177. orr.
Hainbat inahal beltzeria deabrutzen, kriminalizatzen eta aienatzen, eta alderdi zuria jainkotzen, ustez abantxu erdietsia zeukalarik, horra non azaltzen den jendarteari berriz ere atxikia eta itsatsia bizkarroiaren pare, sortlekuan berriz ere kokatua eta laketua. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 30. orr.
Emaztekia haurdun zegoen bitartean abantxu sexuzko harremanik gabe bizitu izan baginen, haurra jaioz geroztik behin betikoa zen baruraldia. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 34. orr.
abantzu bi (6); abantzu ehun (3); abantzu hiru (3); abantzu pollita (3)