Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan adore eta ekin lanari! Elizen arteko biblia 1 Kro 28,10
Harryk bere adore guztia behar izan zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 264. orr.
Mandatariek adore gabe utzi gaituzte esanez, hango jendea gu baino handiagoa eta indartsuagoa dela. Elizen arteko biblia Dt 1,28
Ordubete geroago ziegako harmailetan gora zihoala, Harryk burua irakiten zuen eta adore gabe sentitzen zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.
Adore handia behar da arerioari aurre egiteko, baina ez da adore gutxiago behar adiskideei aurre egiteko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 276. orr.
Israeldar askok sendo iraun zuen eta, adore handiz, ez zuen janari kutsaturik hartu. Elizen arteko biblia 1 M 1,62
Hil gaitezen adore osoz geure senideen alde, gure izen ona zikintzen utzi gabe. Elizen arteko biblia 1 M 9,10
Heroien adore haserrerik gabekoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.
Anaia dardarka hasi zen ikaraz eta, ez dakit zer sumatu zuen, ez zuen lehengo adore bera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 323. orr.
Herriak huts egitean, zintzo iraun zuen bere barruko adore eta indarrez. Elizen arteko biblia Si 45,23
Judasek bere gizonei adore-hitza eman. Elizen arteko biblia 2 M 15,6 tit
Elkarri laguntzen diote idologileek eta adore-hitzak esaten elkarri. Elizen arteko biblia Is 41,6
Hara iritsi eta, Jainkoak bere onginahiaz haien artean egina ikustean, biziki poztu zen Bernabe, eta bihotz-bihotzez Jaunarekiko leial irauteko adore ematen zien. Elizen arteko biblia Eg 11,23
Artisauak zilarginari ematen dio adore, mailukari leuntzaileak ingude-jotzaileari, esanez: "Ederra soldaketa! Elizen arteko biblia Is 41,7
Nork emango dio adore? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1082. orr.
Emango nizueke adore nire ahoaz, eta baretasuna neure ezpainei eraginez. Elizen arteko biblia Jb 16,5
Emaiozu adore, berak eskuratuko baitio lurraldea Israel herriari. Elizen arteko biblia Dt 1,38
Emaiok horrela adore Joabi. Elizen arteko biblia 2 Sm 11,25
Bedeinka itzazu, Jauna, eta eman adore, onartu atseginez beraien egitekoa. Elizen arteko biblia Dt 33,11
Eman argibideak Josueri; eman bihotz eta adore, bera igaroko baita herria gidatzen Elizen arteko biblia Dt 3,28
Zu nagusi garaipen-egunean; Santua agertzean, bera izango duzu adore-emaile, bera egunsenti eta gaztetasun-ihintz. Elizen arteko biblia Sal 110,3
Hala egin zuen Josek, apostoluek Bernabe -hau da, Adore emaile- deitu zutenak. Elizen arteko biblia Eg 4,36
Zer duzu, Ester? Zeure senarra nauzu. Izan adore! Elizen arteko biblia EstGr 204,9
Izan adore, Zorobabel! Elizen arteko biblia Ag 2,4
-Izan adore, emakume, ez izan beldurrik, nik ez baitiot sekula kalterik egin mundu osoko errege Nabukodonosor zerbitzatu nahi duenari. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 150. orr.
Izan adore, Jotzadaken seme Josue apaiz nagusia! Elizen arteko biblia Ag 2,4
Zuk izan bihotz eta adore! Elizen arteko biblia Jos 1,18
Halatan ere, etsi ordez, adore hartzen zuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 257. orr.
Azkenean, nolanahi ere, adore hartu, eta urrats sendoz abiatu nintzen, eremua ahalik eta lerro zuzenenean gurutzatzeko ahaleginean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 102. orr.
Begietara begira gelditu zitzaidan, adore hartzeko legez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 110. orr.
Adore hartu eta zera esan zion, logelaren atzealdetik: [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 226. orr.
-Adore hartu, zaldi paregabe hori! oihu egin zuen Mikel Strogoffek-. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 238. orr.
Bautistak, gaskoiaren adibidearekin adore hartuta, zortziko frantses-euskaldun bat kantatu zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.
adina adore (9); adina adore bildu (3); adore apur (6); adore apur bat (6); adore bildu (7); adore bildu eta (4); adore emaile (6); adore eman (27); adore eman nahian (3); adore eman nahirik (4); adore eman zion (5); adore emanez (13); adore emateko (24); adore ematen (24); adore ematen zion (5); adore ematera (4); adore eta (18); adore falta (4); adore gabe (5); adore gutxiago (3); adore guztia (8); adore handia (6); adore handiagoa (4); adore handirik (4); adore handirik gabe (3); adore handiz (9); adore hartu (7); adore hori (5); adore izan (3); adore osoz (3); adore pixka (8); adore pixka bat (8); adore politikoa (3); adorea behar (7); adorea berreskuratzeko (3); adorea bildu (15); adorea bildu eta (4); adorea eman (19); adorea eman nahian (3); adorea eman zien (3); adorea eman zion (5); adorea emango (3); adorea emateko (7); adorea ematen (17); adorea erakutsi (6); adorea ere (3); adorea eta (40); adorea eta kemena (5); adorea ez (3); adorea falta (4); adorea falta izan (3); adorea galdu (9); adorea galdu eta (3); adorea galduko (3); adorea galdurik (3); adorea galtzen (4); adorea har (4); adorea hartu (8); adorea harturik (3); adorea izan (16); adorea izan zuen (5); adorearen eta (8); adoreari dagokionez (3); adoreari esker (4); adorerik bildu (4); adorerik ez (19); adorerik gabe (18); adorerik izan (27); adorerik izan ez (4); adorerik izango (5); adorez bete (11); adorez betea (4); adorez beterik (9); adorez beteta (4); adorez egin (3); adorez eta (10); adorez gainezka (4); aholku eta adore (5); aski adore (5); baina adorea (4); baino adore (8); baino adore handiagoa (3); baten adorea (3); batere adorerik (3); bere adore (6); bere adore guztia (3); bere adorea (3); berebiziko adorea (3); bihotz eta adore (10); buruari adore (3); da adore (4); da adorea (3); du adorea (3); duten adorea (3); egiteko adorea (12); egiteko adorerik (8); egiteko adorerik izan (4); elkarri adore (3); eman adore (5); emateko adorerik (3); erakutsi zuen adorea (3); erakutsitako adorea (4); ere adorerik (3); esateko adorea (3); esateko adorerik (4); eskatzeko adorea (3); eta adore (51); eta adore eman (5); eta adore emateko (3); eta adore ematen (4); eta adorea (39); eta adorea eman (3); eta adoreak (6); eta adorearen (6); eta adoreari (4); eta adoreari esker (3); eta adorerik (3); eta adorez (20); eta adorez bete (6); ez galdu adorea (3); ez nuen adorerik (12); ez zuela adorerik (3); ez zuen adorerik (4); galdu adorea (3); haren adorea (8); hari adore (3); hartzeko adorea (3); hartzeko adorerik (3); horrek adorea (3); horretarako adorerik (4); indarra eta adorea (3); irauteko adore (3); izan adore (28); izan adorerik (4); jarraitzeko adorea (4); jotzeko adorerik (3); kemen eta adore (4); kemena eta adorea (4); nahiko adore (3); nahikoa adore (3); neure buruari adore (3); nire adorearen (3); nuen adorerik (12); nuen adorerik izan (7); zen adore (3); zion adoreaz (3); zuela adorerik (3); zuen adorea (7); zuen adorerik (4); zuen adorerik izan (3); zuten adorea (3)