Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haatik, Lisboan ura epel eta zerua azul, oporretan hastekotan nintzen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 17. orr.
Tatxa gorri batek -edo berdeak, edo azulak- estal nazala! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 173. orr.
Udaletxera bidean abiatu zen segidan, zira azul marinoa soinean eta plastikozko poltsa zimurtu batekin. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.
Meditarraneoan barrena, haize alde, arima dagoeneko azulez betea, Julio Villar liburu bateko orrialdeak irakurtzen imajina genezake. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.
Ez ziren bakarrik urre koloreak, okreak, horailak, laranjak, gorriak berdeekin nahasiak, zeruaren azularen berezitasuna zen ere; usainak ere diferenteak ziren, landareen hostoen perfumea, lurra berarena, ahuntz esnearena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 127. orr.
Bost seme-alabetatik neska bat bakarrik etortzen zitzaion bisitan, berak bezalako ile luze beltz ia azula zeukan alaba nagusia. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 175. orr.