Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Agian seko lo egiten du, arnasa azukretuta hatzetako melazagatik edo galleta-papurrengatik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 171. orr.
Bakoitzak pastiza lodi bat zirudien: azukreztatua eta kremaz betea. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 110. orr.
Eskatutakoa jaso bezain laster latako behiki xehatu xigortuari egin zion eraso, ahamen bakoitza atsegin handiz ahogozatuz, krak egiten zuten patata frijitu gozoak mihiaz hortzen kontra zanpatuz, kafe azukreztatuegi bati tarteka zurrupadak emanez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.
Baina bere hiru seme-alabak zapi azukretu bana ari ziren miazkatzen manta baten azpian Ohiora bidean, eta gurinarekin jolasteak ez zuen aldatuko hura. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 107. orr.
Katuak katilua hustu du, hondoa garbitu, ertzak lehortu, eta, azkenean, bere ezpain azukretuak miazkatu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.
Edandakoa, jakina, ez zen Txemak lehentxeago amesturiko muxika-ur azukreztatu freskagarri hura, ezpada, norbaitek poto horrexetan ezarririko pipermin edo pepinotxo edo tipuleta-ur ozpindua. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.