Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adorazio 1 iz adoratzea, gurtzea.

Camp Nou-ra ateratzen nintzen bakoitzean jokalari guztietan onena izaten saiatzen nintzela, ikusleen txaloak eta mirespena jasotzeko, baita haien maitasuna eta adorazioa ere.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 166. orr.

Erromako inperioan Zesar jainkotzat jo, eta enperadoarekiko adorazioa sortu zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.

Ez da egia nire adorazioa fanatismoraino eramaten dudala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 204. orr.

Bainu [...]: Zeremonia mistiko suerte bat, adorazio erlijiosoa ordezkatu duena, zenbaterainoko eragin izpirituala duen erabaki gabe dagoen arren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.

Irudien adorazioaren eta bertze superstizioen kontra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Askok uste izan dute crux ansata antzinako adorazio falikoko gurutzearen berdin-berdina dela, baina horretaz dakiguna baino askoz lehenagoko arrastoak aurkitu izan dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 132. orr.

Ideien munduko zera hori erlijiozko adorazio edo ekonomiazko fakturazio baten objetu ilun bat baizik ez da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.

Europatik Teatro Colón-era heldutako orkestra eta kantariak ere ibili ohi zituzten ahotan, ia adorazioz aipaturiko sinfonia eta opera izenak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 228. orr.

Frantziskoren otoitzak gorespen, esker on eta adoraziozkoak baitira normalean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 65. orr.

Gentile da Fabriano-ren Errege magoen adorazioa (1423), koadroaren goiko aldean. Artzainen adorazioa Alonso Canorena dela sinetsita dago Navarrete, "azterketa erradiografikoen bidez ikusi ahal izan ditugun pigmentuengatik eta giza figuraren izaera eskultorikoagatik".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 229. orr.

2 erregeen adorazio (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Erregeen gurtza edo Erregeen adorazioa arteak maiz irudikatutako Natibitateko pasarte bat da, askotan artzainen gurtzarekin batera irudikatzen dutena. ETC-entziklopedia   Erregeen gurtza, Wikipedia

Jaiotzan Jesus haurtxoaren jaiotza eta hiru erregeen adorazioa ikusten dira. ETC-prentsa   Berria, 2007-12-18

Epifania egunean, urtarrilak 5, Erregeen adorazioa irudikatuko dute. ETC-prentsa   Goienkaria, 2004-12-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artzainen adorazioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus