Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azukretsu izond azukreduna, azukre asko duena.
Koktel azukretsuak bezain koloretsuak edan genituen, uharteetako musikaren doinuan, eta oso urrun gertatu ginen bat-batean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 11. orr.
Berehalako plazera ekartzen duten arno azukretsuagoak bihurtu dira erreferentzia. Berria - Harian 2005-09-11
Gerta daiteke ponpa hori gainkargaturik egotea -janari azukretsu asko jateagatik, esate baterako-, eta, orduan, gernura ihes egiten du glukosaren parte batek, ponpak ez duelako behar hainbat indar hura atzera odolera bultzatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 193. orr.