Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Sugar" bazioen ere, ez zuen azukrerik topatu tapa altxatzean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.
Mahaia atonduta zegoen ordurako, esne beroa katiluetan, azukrea, eta esertzeko hurreratu zen, baina hiru katilu kontatu zituen, hiru koilara, eta eseri beharrean leihorantz joan zen berbarik esan gabe. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.
Karrikara begira jan zuten, zerra gogor bat patata frijitu koipetsuekin, eta amaitu ondoren kafe kolorea zuen edaria hartu zuten, azukrerik gabea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 243. orr.
Kilo erdi pasatxo azukre zeukan kukurutxo bat utzirik eskuan, biharamunean itzuliko zela esan, agur egin, eta han joan zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 225. orr.
Mutu hartu zuten, eta mutu jarraitu zuen Azkaratek hondoko azukrea zaliaren giderraz mihiratzen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.
Xaboibil napolitar: gariz, landare lotarazlez, ahuntz esnez, almendra mikatzez eta azukre zuriz egina. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.
Azukre molekula sinpleak atzeman dituzte Esne Bidean. Berria - Gaiak 2004-09-28
Shapirok zuzentzen duen taldeak proteinarik, gantzik eta azukrerik gabeko substantzietan probatu ditu gailuak orain arte. Berria - Gaiak 2004-04-30
Garaile ageri zen, zabal eta eroso hartzen zuen arnasa haritz argizko jangelan; azukrea erretzeko gogoa zuen, han sumatzen zuen argalkeria doilor usaina uxatzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 271. orr.
Gose-urteetan, barruko azal hori, eho eta beste irin batzuekin nahasian, ogia oretzeko balio zuen, fekula eta azukrea dituelako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
Kukurutxoak paperezko kukurutxo meheak dira, non dendariek erakusleihoko hondakinak jartzen baitituzte: azukre almendra hautsiak, marron glaceetatik eroritako puskak, gozoki ontzien hondar susmagarriak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.
Azukre beltza kafean nahasten den bezain goxo egin genuen dena. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 159. orr.
Azukre-erremolatxa edo azukre-beterraba (" Beta vulgaris subsp. vulgaris") barazki gisa landatzen den biurteko landare belarkara da. ETC-entziklopedia Azukre-erremolatxa, Wikipedia
Koipeek, haragi gorri eta jaki prozesatuetatik datozenek batez ere, eta irin nahiz azukre birfinduek gain-esfortzu bat eskatzen diote gure pankreari digestioaren orduan. ETC-prentsa Argia, 2014-02-23
Edari mikatzek eta azukre birfinduak ez du jada -XIX. mendeko iraultza industriosoan bezala- suspertze fisikoaren funtzioa betetzen. ETC-prentsa Berria, 2017-06-10
Azukre birfindua kendu behar da, eta azukre beltza erabili ordezko. ETC-prentsa Berria, 2012-04-24
Autoan noa laborantza lurretan, olo eta azukre erremolatxazko zelaietan barrena, sagarrondoak, ganadua larrean atzean utzi ondoren. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 97. orr.
Nik aukeran nahiago nituen azken horiek, urtsuagoak eta gehienetan handiagoak baitira, nahiz eta adituek esan azukre-erremolatxak alimentu gehiago daukala eta elikagarriagoa dela -baina ezin mizkina izan, nahiz eta gehiegi gustatu ez haragi gogor eta zapore min hori. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.
Azukre zuria: ehuneko 99 baino gehiago sakarosa duen azukrea da. Fintze prozesu moderno baten emaitza da. Azukre findua ere deitzen zaio. ETC-entziklopedia Azukre, Wikipedia
[...] goizetan, aurrena zereal hotzak hartuko zenituen (arto malutak, arroz karraskaria, gari birrindua, gari harrotua, arroz harrotua, cheerios - sukaldeko armairuan aurkitzen zenuen edozer), eta horiekin katilu bat bete, busti esnearekin, eta ondoren koilarakada bat (edo bi) azukre findu zuri botako zenion gainetik. ETC-literatura, saiakera Neguko egunerokoa, Paul Auster (Oskar Arana), Txalaparta, 2015
Janari ez gomendagarriak: Azukre finduak dituzten jakiak (galletak, pastelak, gozoak, opilak, botilako zukuak eta edari freskagarriak). ETC-prentsa Argia, 2006-09-03
Arazoa da gaur egun produktu askori gehitzen diotela azukrea, prozesu kimikoa jasan duen eta kaloriak baino ez dituen azukre findua. ETC-prentsa Argia, 2016-02-21
Azukre finduek eta gantza daukaten elikagaiek dopamina eta endorfina gehiegi sorrarazten dute. ETC-prentsa Berria, 2014-01-28
Gehienek azukre finduak eta gantz saturatuak dituztenez, sintomak okerragotu egin ditzakete. ETC-prentsa Berria, 2014-03-25
Azukre findua: ohituraz kontsumitzen duguna hainbat eratan aurkeztua (sakarosa % 99,9). ETC-zientzia, zuzenbidea Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007
Gaur egun, azukre-kanaberatik eta erremolatxatik ateratako azukre findua dela-eta, ohitura horiek galdu egin dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnaciķn Goikoetxea, UEU, 2010
Horrek manufaktura oso dibertsifikatuak bultzatzen zituen; nabarmentzekoak ziren, besteak beste, ehungintzako bukalan-prozesuak, azukre-fintzea edo tabako-lanak. ETC-zientzia, zuzenbidea Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013
Txokolatezko trufa, txokolate bonboiaren antzeko itxura eta zaporea duen gozoki bat da, baina, "fondant" motako txokolate beltz urtu, gurin, azukre glass, gorringo eta esne-gain esnegainezko nahasketa batekin egina. ETC-entziklopedia Txokolatezko trufa, Wikipedia
Azukre hautsak luze pentsarazi zion; hatza busti, azukretan sartu eta miazkatu, oso gozoa da. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.
Kopa ertzean azukre hautsa eta pajita batekin, Laņuak begiak xuri-xuri eta errezeloz begiratzen zuen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 66. orr.
Azkenean aitortu zuten: ziria sartu zidatela, eta eskaini zidatena ez zela koka, azukre-hautsa baizik. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 42. orr.
Bata da azukrea ikustea, begiez ziurtatzea azukrea dela, zuria dela, eta bestea hatzez hartu eta esku mintzetan pinportak ihesi joan daitezen utzi eta gero, esku-ahurrean, azukre hautsaz hazkura sentitu eta hazka egitea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.
Azukre kana salerosle aberatsa zen. Herria 2004-06-17
"Forrķ"-a, azukre kanaren memorioa da. Herria 2005-05-19
Basoko txerrikiari; eltzeko janariari; garrangako arrainari; azukre-kanaberari, euriari eta aulki kulunkariei. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 155. orr.
Hautan ekoizten dira kafea, banana, kotoina, azukre kanabera eta txiklea. Herria 2003-05-15
Andres Untzainen garaian Melena del Sur azukre kanaberaren ustiakuntzatik bizi zen, orduan ez ezik gaur egun eta askoz lehenago ere bizi zen legez. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 270. orr.
Gero... barbaria-pikuren bat, bide ertzean atzemaniko patata erdi ustelen bat, koko puxka, azukre kanabera zati bat, sustrai batzuk, karramarro bat. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 261. orr.
Eskaera bultzatu nahi du Bruselak, eta kuotak kendu eta zergak jaitsiko dizkie ekilorea, azukre kanabera zein etanola edo biodiesela sortzeko erabiltzen diren beste laboreak landatzen dituzten nekazariei. Berria - Gaiak 2006-02-04
Imajina dezagun azukre-kanaberen artean gaudela etzanda eta ilaran-ilaran pasatzen ikusten ditugula, eskuan daga bana daramatela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 81. orr.
Bost edo sei edo zazpi eri hartzen ditut, sail desberdinetakoak, zahar-saridunak eskuarki, eta ohatilan etzaten ditut, banaka-banaka, azukre-kotoia balira legez. ETC-literatura, saiakera Trilogia hiperlaburra, Karlos Linazasoro, Elkar, 2016
Lizasori, azukre-kotoi arrosako pintxotzarra daraman neskato bati iskin egitean, txapela jausi zaio burutik, eta umeak ikarazko oihua bota du haren buruaren itxura higuingarria ikustean. ETC-literatura, saiakera Arrutiren banda, Jon Arretxe, Erein, 2017
Nik ere bizar erraldoia izango dut, azukre-kotoizkoa bezalakoa. ETC-prentsa Berria, 2005-08-16
Eta tripak are gehiago nahasteko, azukre kotoi bola handi horietako bat irentsi duzu. ETC-prentsa Berria, 2006-07-14
Tonbolak, bingoak, mila jostailu dituzten dendak, karameluzko sagarrak eta azukre kotoia saltzen dituzten dendek ongietorria ematen diote bisitariari. ETC-prentsa Berria, 2011-08-10
Janaria eskaintzen duten postuak ere badaude: ostatutxo bat eta gozoak eta azukre kotoia eskaintzen dituzten postu txiki bana, besteak beste. ETC-prentsa Berria, 2012-08-18
Urtero atrakzioen, tonbolen, azukre kotoien eta txurroen artean jaiak bizitzea gustuko duten haur, gazte, heldu nahiz adinekoak biltzen dira Arrotxapea auzoko Runako parkera. ETC-prentsa Berria, 2017-07-11
Janaria saltzen duten postuak ere badaude: western itxurako taberna bat eta gozokiak, erroskillak, fruitu lehor frijituak eta azukre kotoia eskaintzen dituzten postu txikiak, besteak beste. ETC-prentsa Berria, 2017-08-19
Osabak azukre-koxkor bat sartu zion ahoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.
Tea azukre-koxkorrez bete didazu, eta nik argi eta garbi ogia eta gurina eskatu dizudan arren, pastela eman didazu zuk. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 127. orr.
Konturatu nintzen halaber, bere kuttunetako batzuentzat, bere hizkuntza zekitenentzat bereziki, bigarren azukre-koxkorra izaten zuela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 198. orr.
Unaji jaunak kafesne bat eta bi azukre-koxkor, hamarretan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 18. orr.
Adibidez, guk behaturiko azukre-koskor oro litro bat uretan disolbatu bada ere, gerta liteke beste askoz hori bera esatea egia ez izatea, behatuak ez direlako izan, esaterako. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.
Joe Costellok beste azukre koskor bati papera kendu, eta airean eutsi zion hatz lodiaren eta erakuslearen artean; eta, ahotsa kenduz gero, pattarrean bustita hartzeko modu egokia azaltzeko erakustaldi bat egiten ari zela esan zitekeen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 269. orr.
Udako oparotasunak asebeterik -urtaro horrek jaki gozo ugari eskaintzen baitizkie berez-, ez dira jatera inguratzen, ezpada beren burua erakustera: aurrera eta atzera ibiltzen dira azukre-mokorren gainean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
Baina agian garratza irudituko zaizu, hor duzu azukre ontzia beraz. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 51. orr.
Zomorro madarikatu horiek berriro aurkitu diote azukre-ontzirako bidea, goizean bi bider behintzat lekuz aldatu duen arren. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 112. orr.
Klarak azukre-ontzia inarrosi zidan begi parean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.
Eskerrik asko, erantzun du Lainezek Juanak katilua eta azukre-ontzia mahaian jarri dizkionean, eta irribarre egin eta emakumearen begiak bilatu ditu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 75. orr.
Mahai gainean azukreontzia, inurri ilara batekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 213. orr.
Orduan beste pixka bat jarri dut azukreontzian, atzo alabak eta biok kafeari bota genion, eta handik bi ordura gonbitoka geunden bi-biok ere. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 230. orr.
Azukre-palmondoa ("Arenga pinnata") palmondo espeziea da, Malaysian hazten dena eta 12 m inguru luze egiten dena. Palmondo mota honen izerdia "arrack" ardoa egiteko erabiltzen da. Ardo hori lurruntzen utziz palmondo-azukrea lortzen da. ETC-entziklopedia Azukre-palmondo, Wikipedia
Adin indefinituko dendari txinoa, Wang deituko da edo Li, oso gora altxaturiko eskuaz palatxoari eraginez, balantzaren platerean jadanik osatua duen azukre tontortxoaren gainera azukre jausi fin fina ari da botatzen, bi libra azukre ale baten gorabeherako zehaztasunez neurtzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.
Azukre txarra horrelako jakiek dute: laktosa esneak, fruktosa fruituek eta sakarosa azukre zuriak. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Xaboibil napolitar: gariz, landare lotarazlez, ahuntz esnez, almendra mikatzez eta azukre zuriz egina. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.
Frak beltzak nonahi ageri ziren, bakarka zein taldeka batetik bestera joan-etorrian, hala nola euliak azukre zuri distiratsuaren gainean uztaileko egun sargorietan, etxeko giltzain zaharrak azukrea mokor dizdizarietan zatitzen duenean leiho irekiaren aurrean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
Maiz lepora dakiguken gaitz hori; ezin ukatu, alegia, debozioaren begitartez eta onbidezko ekintzaz badakigula azukre-zuritzen deabrua bera ere. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 110. orr.
Azukrezko gozokia karamelu kristalino bat da, gutxi gora-behera, piruleten antzerakoa, pixkat bigunagoa, baina gomagoxo txiklea bezain leuna izan gabe. ETC-entziklopedia Azukrezko gozokia, Wikipedia
Baina Versus isilik egon ohi da, totem baten gisa, laztan eta xera eta lausengu, zerua ahoan azukrezko kotoia balitz bezala, zeru osoa ahoan eta pozkidaz negarrez. ETC-literatura, saiakera Versus, Karlos Linazasoro, Elkar, 2013
Nora joan da chochona panpina irabazi nuen tonbolako nomada hitzontzia?, eta lurrean zapaldutako ehunka kartoitxo sari gabe haiek?, eta uztailaren 7ko usaingozoa zuten azukrezko kotoi haiek? ETC-literatura, saiakera Post-it bizitzak, Iolanda Zuņiga (Iņigo Roque), Pasazaite, 2014
Edo jolasparke batera, talka-autoetan ziztu batean joateko, sabela azukrezko kotoiez betetzeko, kokoak beren ontzietatik botatzen huts egiteko eta zenbait tramankuluren gainean airean biraka ibiltzeko, indarra galtzen duten arte. ETC-literatura, saiakera Istorio bakarra, Julian Barnes (Aritz Gorrotxategi), Meetok, 2018
Alboko litxarreria dendan erositako azukrezko kotoiarekin saiatu dira txikia limurtzen. ETC-prentsa Berria, 2009-01-03
Azukrezko kotoiaren postuaren ondoan, berriz, barrakak: itsasontzi pirata, Alcatraz kartzela hegalaria, kanguroa... ETC-prentsa Berria, 2009-08-14
Gozokizko sagarrak eta azukrezko kotoiak, halaber, ezinbesteko jakiak izan ohi dira barraketan, umeen aho gosetiek maiz begiratzen baitiete desioz. ETC-prentsa Berria, 2010-07-14
Azterketak nola egiten diren ikusteko, demagun perdigoi-karabina batekin tiro egiten dugula itu biren kontra; itu bat azukrezko kotoia da, eta besteak, berebat azukrezko kotoia izanik, zentroan altzairuzko bolatxoa du. ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012
Azukre hautsa edo glas azukrea hauts fin itxura izan arte xehatutako azukrea da. ETC-entziklopedia Azukre hauts, Wikipedia
Ateratakoan algarrobo krema ipini genion barnean eta, sari gisa, glas azukrearekin hautsezta zezan utzi nion. ETC-literatura, saiakera Bihotz handiegia, Eider Rodriguez, Susa, 2017
Bere izenburuari jarraiki, pastel txikiz osatu du menua, eta horietako bakoitzaren barruan kafe eta glas azukrezkoa, eztia mamiarekin, bertako sagarrekin... aurkituko ditu ikus-entzuleak zuzeneko emanaldiak. ETC-prentsa Berria, 2006-10-27
Atera gereziak moldetik, bota glas azukrea gainetik eta ekin gerezi epelak jateari. ETC-prentsa Berria, 2009-06-13
Gaina egiteko bi zuringo eta glas azukrea nahasten ditu, irabiagailua erabiliz. ETC-prentsa Berria, 2012-01-31
Zabaldu gainetik laranja edota kanela hautsa eta glass azukrea. ETC-prentsa Berria, 2009-01-31
Zuringoak harrotzeko glass azukrea baliatzen dute profesional askok eta, emultsioa amaitutakoan, lurringarriak (banilla, kokoa) edota fruitu lehorrak (pinaziak, amandak, pistatxok) gehitzen dizkiote. ETC-entziklopedia Merenge (gozogintza) , Wikipedia
Pateak, bero-beroak, beren etiketen banderatxoekin; urdaiazpiko handiak, txahal eta txerrien atal ederrak, izozturik, haien izotzak kandi azukrearen gardentasuna erakusten zuela han-hemenka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.
Saint-Denis kalean litxarreriaren artera sartzen ziren; irribarre egiten zieten gozo dendetako erregaliz zainei, aran pasei, labean lehortutako sagar zanpatuei, kandi azukreari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
azukre errearen (4); azukre gehiago (3); azukre hautsa (4); azukre kanabera (11); azukre koskor bat (5); azukre koskorra (5); azukre koxkor bat (5); azukre koxkorra (10); azukre koxkorrak (4); azukre kozkor (4); azukre ontzia (5); azukre poto (3); azukre potoa (7); azukre ura (5); da azukre (3); hiru azukre (3); nire azukre (4); sagar eta azukre (3); zenbat azukre (3)
azukrea edo (3); azukrea ez (3); gero azukrea (3)
azukrerik gabe (6); azukrerik gabea (3); ez azukrerik (3)