Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aztura iz ohitura, berezkoa nahiz hartutakoa.

Gizarte primitiboak horrelakoak zirela orokorki onartua dago, baina erantsi behar da giza arima primitiboak existitzen jarraitzen duela, zenbait azturaren pean ezkutatua, aztura hauek gabe zibilizazioak ezingo zirelarik sortu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

Kanporat jalgi nintzenean, berriz -zeren osaba Joanikotekin geratua bainintzen jauregiko lizarren itzalpean, basorat joaiteko, urtxintxen azturen eta ohituren berri jakiteko asmotan-, solasean aurkitu nituen aita jesuita eta gure aita.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 321. orr.

Damu nuen azturazko begiramenei eskaintzen nizkien hogeita lau orenez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.

Ez dago zientziarik foliolo baten tegumentuarenik, zelula baten filamentuenik, odol-zain baten makodurarenik, aztura baten maniarenik, aiurri baten gorabeherenik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.

Nik ere neure aztura, ahal dudala ez ditut alkoholak nahasten eta, whiskiari ekin nion, bazegoen eta egon.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 195. orr.

Aspaldi ez zeukan Martak zigarro bat bakean erretzeko zortea, Olatz mimetiko hura etengabe ari baitzitzaion atzetik bere erretzeko azturak ere imitatzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.

Bigarrena da pozaldien eta lehorraldien azturaz eta espiritu sail bat bereizteaz aski argitasun eta ezaguera hartzen denean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus