Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aztore 1 iz hegazti harraparia, handia, gaina iluna eta azpia zuri nabarra duena, usoak-eta harrapatzeko erabili izan dena (Accipiter gentilis).

Aztore bat zekarren ezkerreko eskuan; hortik igarri zion Don Kijotek ehiztari guzti haien etxekoandre izan behar zuela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 156. orr.

Aztorea iruditu zitzaion Zeunerri, behekoen peskizan goian hegaka dabilen aztorea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 189. orr.

Eta, ikusirik nola zetozen gizon haiek, zuzi izeki berrien argipean laztu, larritu eta asaldatu ginen, nola usoa aztorearen ikusteaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

Haien gainean hegan ari da aztoretzat jo duzun bertze bat.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 142. orr.

Ile motz eta grisa zuen, eta begi horiak, aztoreak bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 133. orr.

Elurra egiten du gero; aztore batek zauritutako antzara baten hiru odol tanta daude elur gainean.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 16. orr.

2 aztore arrunt (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Aztore arrunta ("Accipiter gentilis") hegazti harrapari bat da, falkoniformeen sailekoa, eta, honen barnean accipitridae sendikoa. Bere kontserbazio egoerak, arrisku txikiko hegazti mota bezala zehazten du. ETC-entziklopedia   Aztore arrunt, Wikipedia

Baita okil handiak, zapelatz liztorjaleak, aztore arruntak eta gabiraiak ikusi eta entzuteko ere. ETC-prentsa   Berria, 2014-10-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus