Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aztoratu egin nintzen, belarraren eraginak ni baitan noiz arte iraun behar ote zidan,eta ez ote nuen burua betiko galduko, ez nuen-eta azken haietako berbetatik erdirik ere endelegatu. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.
-Argiak horrenbeste aztoratzen bazaitu, zergatik esertzen zara ondoan? -galdetu nion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.
Berea ez zen dirua ez zuela idazmahaian eduki nahi, horrek aztoratu egingo zuela, ez zuela lasai bizitzerik izango pentsamendu hori buruan izanik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.
Poliki aztoratu zituen matematikariak galdera horrek XVIII. eta XIX. mendean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 436. orr.
Aztoratu edo egiten ninduten aurrean txaparrotan haize emanez neuzkan beltzek, baina begi-bistakoa zen askoz handiagoak ere ikusiak zirela. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.
Eta hain xuxen odola abiatu zitzaion, odola burrustan zarion, eta odola ezin geldiaraz, eta odola ezin geldiaraz, azkenean haren amaren xeka joan ziren, gure errientsa arrunt kexatua, aztoratua, haur guziak izituak... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 16. orr.
Inuitak aztoraturik, zorabiatuta zeuden: beren herrian (beren unibertsoan) 234 lagun besterik ez ziren. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 183. orr.
Hala, bada, zalantzak aztoratuta, bi aurre-matrikula egin nituen, badaezpada ere. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 36. orr.
Gutxitan bezala aztoratu dira erredakzioak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 75. orr.
Urruneko pianoa bukaera aztoratu batekin itzali da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 197. orr.
aztoratu du (3); aztoratu dute (5); aztoratu edo (3); aztoratu egin da (3); aztoratu egin nintzen (8); aztoratu egin zen (19); aztoratu egin ziren (5); aztoratu egin zuen (7); aztoratu egiten du (4); aztoratu egiten zuen (4); aztoratu ere (3); aztoratu gabe (5); aztoratu nahi (5); aztoratu ninduen (7); aztoratu nintzen (4); aztoratu zen (12); aztoratu ziren (5); aztoratu zituen (5); aztoratu zuen (13); aztoratu zuten (4); baina aztoratu (4); ere aztoratu (6); ez aztoratu (5); gehiago aztoratu (5); guztiz aztoratu (4); horrek aztoratu (4); merkatua aztoratu (3); mundua aztoratu (3); zeharo aztoratu (5)
aztoratua zegoen (3); erabat aztoratua (3)
apur bat aztoraturik (3); aztoraturik zegoen (9); aztoraturik zeuden (3); oso aztoraturik (4)
aztoratuta dabiltza (4); aztoratuta egon (6); aztoratuta gutxi esatea (12); aztoratuta nengoen (4); aztoratuta utzi hauela (11); aztoratuta zebilen (3); aztoratuta zebiltzan (3); aztoratuta zegoela (3); aztoratuta zegoen (8); erabat aztoratuta (9); ere aztoratuta (3); guztiz aztoratuta (5); hain aztoratuta (7); nahiko aztoratuta utzi (11); oso aztoratuta (5); zertxobait aztoratuta (3)
aztoratzen hasi (5); aztoratzen zuen (9); ez aztoratzen (3); gehiago aztoratzen (5)