Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aztikeria iz azti lanezko asmaketa edo egite gaitzesgarria.

-Garbi dago aztikeria batek akabatu duela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 122. orr.

"Era horretako aztikeriak ikusia naiz dagoeneko, neure herrian", esan zuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 95. orr.

Izuturik zeuzkan gizonak aztikeria hark.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 208. orr.

Horixe besterik ez dugu ikusten, eta sinetsiak gaude aztikeria dela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 17. orr.

Aztikeria zela medio, eskuetatik zeruetarantz argizko zutabe zabal bat igo zen, ortzadarraren kolore guztiez osatua.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 180. orr.

Eritasuna, batzuentzat, aztikeriaren batek sorrarazia da; beste batzuentzat, berriz, mikrobio batek edo birus batek eragindako infekzioari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.

Aztikeriari berehala antzeman zioten eta, sorgin batek arao egokiak esan zituelarik, Badr erregea atzera gizon bihurtu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.

Bere artean deitu zion eta hark erakutsitako aztikeriak esan zituen, baina hala ere ez zen ezer entzuten sarreran.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beren aztikeriez (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus