Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Historiaren aztertzaile amorratua zara. Berria - Euskal Herria 2004-09-28
Eta kristau-aroko hamabosgarren mendean Eskandinaviarekin gertatu zena, Mendebaldekoa ez zen baina bizkor mendebaldar bihurtzen ari zen mundu osoarekin gertatzen zen aztertzaile honen garaian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.
Jakintsuak, izan ere, egiaren aztertzaile izan behar du, ez hitzen egile. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 45. orr.
Roland de Chaudenay kazetari eta aztertzaileak dioen bezala, 1780an jaiotako idazle hau Supercherie littéraire guzti-guztien ikerketa eta erabileran espezializatu zen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.
Aztertzaile pitagorikoaren plantak egin zituen Ruche jaunak, nahaspilan mintzatuz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.
Askoz ere interesgarriagoa iruditzen zait, ordea, nire sadismo psikologikoa, eta batez ere harrapakinak hautatzeko dudan begi zorrotza, kasu ederra naiz aztertzaileentzat. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.
Bera aztertzailea zen, beste pertsonen portaeren ikertzaile, besterik gabe. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 123. orr.
Handia iritzi dio gelari, hain huts, mahai hura erdi-erdian eta bi aztertzaileen aurpegi zorrotzak mahaiaz bestaldean. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 52. orr.
Adoregabetu egiten zuen pentsatzeak ezen han egongo zitzaiola, afalmahaian, bera hizketan ari zen bitartean, begi kritiko aztertzaile haiekin behetik gora begira. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 286. orr.
Kontua da horrelaxe daukadala gogoan disko baten azalean, piano aurrean zeharka eserita, baina burua kamerari itzulia, besoak gurutzatuta eta soa aztertzaile. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 264. orr.
Begi hutsak, begi aztertzaileak, kontu-eskatzaileak: hori, hori, zer egiten du ume honek hemen! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.
Besteak beste, ordenagailu bidezko corpus linguistikoak erabiltzen dituzte arlo horretan, bai eta zuzentzaile ortografikoak prestatzen, lengoaia naturaleko aztertzaile sintaktikoak diseinatzen, itzulpengintza automatikoa bideratzen... ETC-zientzia, zuzenbidea Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UEU, 2014
Hala nola, kategoria gramatikalen etiketatzea, aztertzaile sintaktikoak, eta bestelako azterketa linguistikoak. ETC-entziklopedia Testu-meatzaritza, Wikipedia