Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azterketa 1 iz aztertzea.

Horrela azterketa historikoari eskatzen diote arrazionaltasun-mota berri bat bila dezala eta ez, ordea, hasiera isila iker dezala, ez bukaerarik gabeko lehen aitzindarien bila aritzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Sagu bikietan egin diren azterketetan ondokoa ikusi izan da: birusean gertatuko bi aldaketa nahiko direla infekzioaren garapena desberdina izateko; kasu batean arrakastatsuki borrokatua izateko, eta bestean gaixoak infekzio kronikoa izan eta heriotzaraino eramateko.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Hume Streeteko kantoira gerturatzean, urrin-usain handi bat nabaritu zuen airean eta neska gaztearen itxuraren azterketa bizkor bat egiten ahalegindu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.

Azterketa teorikoak oso ondo daude.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 42. orr.

Azterketa fisikoa ondo joan da eta bestelako xehetasunak agendan apuntatuta dauzkat.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 233. orr.

Mexikarrak billeteak hartu zizkion, eta esku biekin azterketa arin bat egin zien.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 269. orr.

Larritzen besterik ez zekien, ez zen gai gertaturikoaren azterketa zorrotzik egiteko, eta, horrenbestez, aholkuen eta adiskidetasun samurraren premia zuen beste edornok baino gehiago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 269. orr.

2 iz norbaiti, zerbaitetarako gauza den edo gai batez zenbat dakien ikusteko egiten zaion proba edo proba multzoa.

Hemengo ikasleen azterketa, tesina eta tesietan korronte horiek sartzen joan nintzen pixkanaka-pixkanaka.  Berria - Kultura   2006-03-08

Ikas urtea berriki bururatu da, batzuentzat azterketa edo etsaminekin.  Herria   2002-07-25

Igarkizunetan ari zen beti, azterketak egiten zizkidala iruditzen zitzaidan niri behintzat, eta sarritan agindu nion txakurraren salara.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 13. orr.

Bakarrik bizi garenok, emakumeekin tarteka baizik oheratzen ez garenok, azterketa batean parte hartzen dugun sentipena izan ohi dugu.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 54. orr.

Bi hilabeteko epea zuen, azterketak prestatzeko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 188. orr.

Bertsolariek ikasketen ahozko azterketak gogorarazten zizkidaten; gizon batzuk niri begira, swahiliz hizketan; beti mundu arrotzetan, ni.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 92. orr.

Badakit hori ondo: haurtzaroa da lehendabizi, ikastetxea, ikaskideak, azterketak pairatu beharreko egunak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.

3 azterketa mediko

Orotara 25 eta 28 kilo artean galdu ditugu eta azterketa medikoetan agerian gelditu diren arazoak ditugu.  Berria - Mundua   2004-06-26

Belgradek, aldiz, Serbia eta Montenegroko adituek azterketa medikoetan parte hartzeko eskatu zuen, buruzagi ohiaren heriotzaren arrazoien inguruan inolako zalantzarik gera ez zedin.  Berria - Harian   2006-03-12

Sindikatuek, gainera, "luze eta zabal» eztabaidatu gura dute Aldi Baterako Lan Enpresen esku-hartzeaz eta urteroko azterketa medikoez.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Han egin zizkioten lehen azterketa medikoak, eta han eman zioten berri txarra: eskuineko eskuko eskafoidea hautsita zuen, eta lasterketa utzi behar zuen.  Berria - Kirola   2006-04-07

Del Rio presoak azterketa mediko "iraingarria» egin diotela salatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

4 azterketa sismiko (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Baina Anastasiadisek bertan behera utzi du bilera, Turkiako Gobernuak urriaren 20tik aurrera Zipreko uretan dagoen Salbuespen Ekonomikoko Eremura azterketa sismikoak egiteko ontzi bat bidaliko duela adierazi ondoren: "Probokazio bat da". ETC-prentsa   Berria, 2014-10-08

Besteen artean, azterketa sismiko osagarri bat egingo dute. ETC-prentsa   Berria, 2011-03-17

Azterketa sismikoa egin zuten ofiolita konplexu batean. Azterketaren ondorioz, abiadura ozeanikoa eta ofiolita egitura berdinak ziren, ofiolita konplexuaren jatorria lurrazal ozeanikoa dela adieraziz. ETC-entziklopedia   Ofiolita, Wikipedia

5 azterketapean jarri

Zeren eta Bossuetek aurkezturiko koadroa, azterketapean jartzean, ez baitzen ez kristautasunaren araberakoa, ez zentzuzkoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 304. orr.

Baina egonarriz jasan beharra daukat..., batez ere aspaldidanik Parisen eta gure garai honetan teologiako doktoreek beren agintariaren agindua baitzeukaten Santo Tomas eta anai Alberto (Handia) gizon txit argien liburuak azterketapean jartzeko susmagarriak eta erratuak omen zirelako. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.

6 begien azterketa (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Ezin da begien azterketa egin, ezin baititu ireki. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-16

Begien azterketa orokorra egiteaz gain, enpresendako segurtasun betaurrekoak egiten ditugu, eta baita eguzki eta graduatutako betaurrekoak ere. ETC-prentsa   Goienkaria, 2012-09-07

7 ibilgailuen azterketa tekniko

Mendiolak Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu Ana Agirre lagundu zuen atzo, Jundizen (Araba), ibilgailuen azterketa teknikoaren inguruko datuak emateko agerraldian.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Grebara deitu dute ibilgailuen azterketa teknikoak egiten dituzten lantegietan.  Berria - Ekonomia   2006-03-28

Motorraren hotsari belarria zoli jarriz gero, ez genioke deus arrarorik erreparatuko; furgonetak, izan ere, berrikitan gainditu du IAT delakoa, hots, ibilgailuen azterketa teknikoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 89. orr.

8 kasu azterketa (corpusean ez dago; ETCn 348 agerraldi)

Kasu azterketa bereziki gizarte zientzietan erabiltzen den ikerketa-metodoa da, non pertsona, talde edo gertaera bat zehaztasunez aztertzen den, egoerari buruzko hipotesiak frogatu edo teoriak eratzeko. ETC-entziklopedia   Kasu azterketa, Wikipedia

Gaur panoptikoa psikologiaren ikuspegitik landuko da, eta bihar kasu azterketakETC-prentsa   Egunkaria, 2002-07-18

Horregatik, lan honekin entzutezko arloko teoria eguneratua eskaini gura dute, egileen eredu pedagogikoarekin eta hainbat praktikaren kasu-azterketekin konbinatuta. ETC-prentsa   Argia, 2010-07-04

Horretarako, bide desberdinak erabili dira: inkesta (edo ikerketa kuantitatiboa), ikerketa kualitatiboa, eta bi kasu azterketa: enpresa munduko jendearekin egindakoa bata, eta euskal kulturako eta euskalgintzako lagunekin egindakoa bestea. ETC-prentsa   Berria, 2016-03-24

Banakako elkarrizketak, talde eztabaidak eta kasu azterketak (hitanoa erabili ez duten herritarrak hika egiten jarriko dituzte eta jarraipena egingo diete) egingo dituzte. ETC-prentsa   Argia, 2019-02-24

Kasu azterketa batzuk egingo ditugu. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2018-05-04

Kasu-azterketaren bidez ikertutako komunikazio parte-hartzailearen proiektu baten ondorioak azalduko dira artikulu honetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 53 zbk., UEU, 2005 - apirila-ekaina

Hurrengo adibideak kasu-azterketako lurrunezko energia-instalazioaren galdararen unitate bero-trukatzaileari dagokion analisi exergetikoa azaltzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007

Metodo ez esperimentalen artean, berriz, kasu-azterketa, behaketa, elkarrizketa eta metodo klinikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza garapen psikologikoaren ereduak I, Izarne Lizaso, Mariaje Apodaka, UEU, 2008

Horretan utz dezagun aditzaren isiltzearen kasu-azterketa labur hau. ETC-zientzia, zuzenbidea   Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna, Maia Duguine UEU, 2010

Horretan sakontzeko kasu-azterketa batean oinarrituko gara: Gaztea (EITB) euskal gazteei zuzendutako komunikabide-markaren kasuan, hain zuzen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Transmedia komunikazio estrategiak, Askoren artean, UEU, 2015

Afasiadunen kasu-azterketa medikoek aukera paregabea ematen digute musikaren eta hizkuntzaren arteko erlazio neurala nolakoa den aztertzeko. ETC-literatura, saiakera   Neanderthal kantariak, Steven Mithen (Iraia Yetano), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Baina estatistika guztiak, kasu-azterketa anonimoak eta zuzeneko lekukotzak han zeuden arren, Kayk paziente bakar bat zuen klinikari buruzko bere jarreraren oinarri: Terri Weedon. ETC-literatura, saiakera   Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012

9 kontzientzi azterketa

Lehenengo aldia balu bezalaxe, eta kontzientzi azterketa luze eta larria egin zuen aitortzailearengana joan aurretik; aulkiak betetzen zituzten mutiko, neska eta atso zahar guztiei utzi zien txanda pasatzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 201. orr.

Kontzientzi azterketa sakona neure arbasoen aldarean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

10 kontzientzia azterketa

Nik ez dut damutu baten kontzientzia azterketa egin nahi izan, baina azaldu nahi izan dut gauzak nola izan ziren, eta gero nola aldatu diren.  Berria - Kultura   2004-09-23

11 landa-azterketa (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi)

Zer esan nahi dugu, giza naturalista bat, landa-azterketa luze baten ondoren, % 90 ziur dagoela, edo animaliak daudela % 90 ziur? ETC-literatura, saiakera   Gene berekoia, Richard Dawkins (Eider Carton), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Gorilak lainopean liburuak mendiko gorilekin haien habitat naturalean eman ditudan hamahiru urteetan gertatuak kontatzen ditu, eta horrez gainera landa-azterketako hamabost urteetako datuak ematen ditu. ETC-literatura, saiakera   Gorilak, Dian Fossey (Koro Navarro), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

McDougall Frantziako gutxiengoen egoerari buruzko landa azterketa egiten ari da, eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak nahi du azterketan jaso dezala euskarak Ipar Euskal Herrian duen egoera. ETC-prentsa   Berria, 2007-09-22

Zergatik ez dute landa-azterketarik egiten jakiteko euskaldunok zer ikusi nahi dugun? ETC-prentsa   Berria, 2018-12-07

Dena den, beste metodo psikologikoak garatuz joan ahala, landa-azterketak, zuzeneko behaketak eta antzeko prozedurak ere erabiltzen dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gizarte-ezagutzaren garapena nerabezarora arte, Luixa Reizabal (arg.), UEU, 2007

Landa-azterketa funtzionalista horiek tradizio horri jarraitu diote, Sorokinenak baino soziologia-kontzeptu berriagoak erabiliz, baina landa-komunitateen azterketa deskribatzaileak eginez bereziki. ETC-zientzia, zuzenbidea   Soziologia eta hezkuntza Askoren artean, EHU, 2009

Hain zuzen ere, landa-azterketa bat burutu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko arduradunekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 108 zbk., UEU, 2019 - urtarrila-martxoa

Zientzialari, naturalista eta boluntario taldeek landa-azterketa intentsiboa egiten dute etengabeko denbora-tarte batean (adibidez, normalean 24 orduz). ETC-entziklopedia   BioBlitz, Wikipedia

1953 eta 1956 artean oso landa-azterketa sakona egin zen eta horri esker geruza arkeologiko nagusiak eta eraikinaren itxura arkitektonikoa berregin ziren. ETC-entziklopedia   Gegutiko jauregia, Wikipedia

12 osasun azterketa

Bestalde, sei hilabetean behin ginekologoarengana joan beharko dute haurrek, hark osasun azterketa egin diezaien.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Gaixoak agertu eta, osasun azterketa egiten zien bitartean, beren bizitza kontatzen zioten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.

Osasun-azterketak egiten ari ziren.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

Guztira, 36.280 miaketa eta 2.221 osasun azterketa egin zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Osasun azterketa arrunta edo kardiologia artak hartzerakoan aise gainditzen da 90 euroko kopurua.  Berria - Harian   2006-01-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aberastasunen azterketa (7); azken azterketa (18)

azterketa arkeologikoak (6); azterketa asko (6); azterketa aurkeztu (7); azterketa baino (10); azterketa bat egin (18); azterketa bat egingo (10); azterketa bat egiten (12); azterketa batean (21); azterketa batek (14); azterketa baten arabera (13); azterketa batzuk (10); azterketa da (16); azterketa edo (10); azterketa egin behar (13); azterketa egin du (14); azterketa egin dute (8); azterketa egin duten (7); azterketa egin ostean (7); azterketa egin zuen (10); azterketa egingo diote (7); azterketa egitea (19); azterketa egitean (8); azterketa egiten ari (10); azterketa egiten duzu (6); azterketa egitera (13); azterketa egiterakoan (8); azterketa ere (9); azterketa ez (13); azterketa gainditu (25); azterketa gainditzeko (7); azterketa genetikoa (8); azterketa ginekologikoa (7); azterketa ginekologikoak (8); azterketa guztiak (17); azterketa hau (18); azterketa historiko (11); azterketa historikoa (7); azterketa historikoaren (8); azterketa honen (11); azterketa hori (28); azterketa horiek (26); azterketa horrek (8); azterketa horren (20); azterketa horretan (12); azterketa hura (6); azterketa izan (6); azterketa lan (6); azterketa medikoa (10); azterketa medikoak (7); azterketa medikua (11); azterketa medikuak (6); azterketa orokorra (13); azterketa oso (6); azterketa sakon bat (10); azterketa sakona egin (9); azterketa sakonagoa (14); azterketa sakonak (9); azterketa talde (6); azterketa teknikoa (8); azterketa ugari egin (6); azterketa zehatza (10); azterketa zehatzak (6); azterketa zientifiko (6); azterketa zorrotza (7)

baina azterketa (17); baten azterketa (12); bere azterketa (7); beste azterketa (16); bi azterketa (10); bigarren azterketa (6); buruzko azterketa bat (8); buruzko azterketa egiteko (6); da azterketa (19); den azterketa (11); dira azterketa (8); du azterketa (18); duen azterketa (13); dute azterketa (15); duten azterketa (6); edo azterketa (12); egin beharreko azterketa (7); egin diren azterketa (6); egin zuen azterketa (7); egin zuten azterketa (6); egindako azterketa baten (11); eginiko azterketa (9); egoeraren azterketa egin (6); ere azterketa (12); gaineko azterketa (17); hainbat azterketa (10); historiaren azterketa (8); hizkuntzaren azterketa (10); horren azterketa (7); inguruan azterketa (6); inguruko azterketa (29); lehen azterketa (29); mailako azterketa (6); mediku azterketa (25); merkatu azterketa (7); osasun azterketa (11); politikoaren azterketa (9); selektibitate azterketa (6); zen azterketa (11); zer azterketa egiten (9); zientziaren azterketa (12)

azterketak bi (6); azterketak egingo (8); azterketak egiteko (19); azterketak egiten ari (7); azterketak egitera (6); azterketak erakutsi (6); azterketak ere (7); azterketak ez (12); buruzko azterketak (10); du azterketak (7); egindako azterketak (14); hizkuntzaren azterketak (6); lehen azterketak (6); mediku azterketak (15); osasun azterketak (8); zuen azterketak (6)

izaki arriskutsuen azterketarako (8)

azterketaren bidez (6); azterketaren emaitza (10); azterketaren emaitzak (20); azterketaren ondorio (8); azterketaren ostean (6); duen azterketaren (6); egindako azterketaren arabera (7); lehen azterketaren (6)

azterketek erakutsi (6); egindako azterketek (8)

azterketen emaitzak (11); egindako azterketen arabera (8)

egindako azterketetan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus