Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adoratzaile 1 izond adoratzen duena.

Baina cultor ere gizon egoiliarra da eta, beste zentzu batzuetan, gizon laguna, babeslea, zaindaria, eta erlijioan gizon gurtzailea, jaureslea, adoratzailea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

2 iz adoratzen duen pertsona.

Zuen esku uzten ditut adoratzaile horiek.  Elizen arteko biblia   2 Erg 10,24

Bildu niregana Baalen profeta guztiak eta haren adoratzaile eta apaiz guztiak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 10,19

Begira ezazue ongi hemen, zeuen artean, Jaunaren adoratzailerik ba ote dagoen, ala Baalenak bakarrik zaudeten.  Elizen arteko biblia   2 Erg 10,23

-Mazdeo! Fedearen etsai! Elkartu ala ez, zuri zer axola zaizu? Zu suaren adoratzailea zara-eta.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 128. orr.

Eliza! Euroaren adoratzaile horiek oro ikustean, baztertuen zuzenak ahanzten dituztela, eta zu horieri so ixilik konpreni ezazu nola erretzen nauzun.  Herria   2005-09-01

Herri xehea eta aristokrazia, biak ere diruaren, jokoaren, kirolen, nazionalismoaren, arrakastaren eta publizitatearen adoratzaileak izaki, berdin-berdinak iruditzen zitzaizkion ia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.

Benetako adoratzaileek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratuko dute Aita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Baina badator ordua -hobeto esan, heldua da-, egiazko adoratzaileek Aita egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratuko dutena.  Elizen arteko biblia   Jn 4,23

Emakumeen adoratzaile txepelak euren dulzinea lotsabakoaren oinetan uzten ditut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 276. orr.

Ez dezagun ahantz gizaki libreak sortu nahi ditugula, eta ez jainko baten adoratzaile doilorrak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 221. orr.

Bozkario eguna izan zen hura Mauleko erreformatuendako, Zuberoako hiriburuan -idolo-adoratzaileen habia halakoa! -ez baitzen anarteraino halako ospakizunik ikusi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Euskal Hiri hori bat eta bakarra da, baina jakina da hiriaren erdi-kalean eta etorbide zabalean luzitzea maite duten hiri-adoratzaile gartsuentzat berez dela hiria pluraltasunaren eta askatasunaren erresuma, herria ez bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus