Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azterkatu, azterka(tu), azterkatzen du ad aztertu.
Xehe-xehe azterkatzen zuen andre arrain saltzaileen moduko bitxiteria hura, bitxi bakoitzak alboan zeukan etiketako zenbaki handiak arretaz irakurriz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.
Zezenek euren aldekoak aireratzen eta hankaperatzen zituzten eta adarrak zaldien saihets eta sabeletan sartzen eta lurra mehatxuzko bekokiz azterkatzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.
"Izurria" eta "Arrotza"ko arabiarrak Camusek azterkatutako europar metafisika miragarri horretako izaki anonimoak baino ez dira, atzeko oihal legez erabiltzen direnak Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 92. orr.