Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aztergai izond/iz aztertua izateko gai dena; azterketaren gaia.

Beste arazo batzuk aztergai dituela, bide horretatik jo nahiko luke nire saio honek ere.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 21. orr.

Azkeneko mende eta erdian, "sadismoa" psikiatra, moralista, psikoanalista, filosofo, apaiz eta pedagogoen aztergaia izan da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Joanesen lehen liburuak halaz, euskal adiztegi osoaren oinarri eta paradigma gisa kontsideratu Iditegiko aditza zuen aztergai.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 164. orr.

Irudi-bidezko hizkuntza denean aztergai, irudiaren gramatika aipatu ohi da sarri, arrazoiz aipatu ere, irudiak bai-baitu bere gramatika.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 152. orr.

Hiru pare oinetako jarri zizkidan aztergai.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 107. orr.

Zientzia abstrakzioez arduratzen da: indar, atomo eta geneez, esate baterako.Teknologiak, berriz, errealitate konkretuak ditu aztergai, hala nola makinak eta materialak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Bestean, Espainian nahiz latino-Amerikan azken berrogeita hamar urteotan espainolez idatzi duten emakumeen literatura zen aztergai.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 9. orr.

Lehen planoa zinemaren ia hasieratik bertatik izan zen, gainera, zinemari buruzko gogoeta ororen aztergai teorikoetako bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.

Hizkuntza bera izango da lehenengo aztergaia, hots, hitza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus