Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azterbide iz azterketan jarraitu beharreko bidea.

Azterbiderik errazena da, baina gauzatze indibidualean gelditzen da, izatez gizartekoa den ikurreraino iritxi gabe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 43. orr.

Joan deneko hogei urtean, genetika molekularraren eskutiko teknika berrien eskutik, baditugu azterbide erabat berriak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 146. orr.

Joera cartesiarra da Hausterrena, baina errotikoa, hain errotikoa non jarrera filosofiko horrek berak baitarama filosofia klaseetara ia ez agertzera eta, errealitateak aurrean jartzen dizkion azterbideen aurrean, beragandik gertukoenak, bereenak lehenestera.     «Kuskue tanden», 2004 - 50. orr.

Benetako hipotesi zientifikoa izan dadin datu garrantzitsu guztiak bereganatuz lortzen den azterbidea izan behar du, zientziak behaketen gainean ibili behar duenez.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 98. orr.

Beharbada "ikerketa" hutsa adierazi beharrean "ikerketa bat" paratu beharko nukeen zehaztasunaren fabore, kontuan harturik auzi honetaz abiaturiko azterbide ezberdinak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Nik orain proposatzen dizudan azterbidean, baztertu egingo ditugu tragedia honen barneko alderdiak, eta ingurukoetan jarriko dugu arreta.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 164. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus