Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Totem-makila bat zen masta, arranoak ziren hegazkina, eta pintura aztekaz dekoraturik ageri ziren leihoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.
Aztekek antzinatik ezagutzen zuten eta urarekin egindako nahaste edo irakina erabiltzen zuten jaki bezala: txokolatea. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 37. orr.
Adituen esanetan, aztekak harro sentitzen ziren euren burua jainkoei eskaintzen zietenean. Berria - Gaiak 2004-04-11
Aztekek eta maiek ere bazituzten beren egutegiak, oso ongi zehaztuak. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 29. orr.
Gure hondakin-bilatzailea, hura bai ari zela beti kalakan; eta, egia esan, arreta pixka bat jarriz gero, jardun interesgarri samarra izaten zen harena: toltekak, zapotekak, aztekak aipagai, tenpluak eraikitzen bai baina gurpila zer zen ez zekitenak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.
Jatorrian lurreko ura irudikatzen zuen, lumadun sugeak zeruko ura irudikatzen zuen bitartean. Ezagunagoa da mitologia azteka erlijioan. Aztekek umeak sakrifikatu zituzten jainko hau ohoratzeko, Tlaloc lehorte garaien eta zaparraden arduradun bezala baitzuten. ETC-entziklopedia Tlaloc, Wikipedia
Mimodramak eta ikonoak poema liburuak bi erakusketa gogoratzen dizkit: Gizakiaren adinak eta Azteka Inperioa, hain zuzen ere. Berria - Harian 2005-12-06
Eskultura aipagarrienak tenpluetarako eskultura erraldoiak dira; erlijiosoak dira gehienak, azteka mitologiarekin eta jainkoekin lotuak. ETC-entziklopedia Azteka, Wikipedia
Bere izena azteka mitologiako Quetzalcoatl jainkoagatik jasotzen du. ETC-entziklopedia 1915 Quetzalcoatl, Wikipedia
Centzon Huitznahuacak (nahuatlez "Larehun edo Kontaezinbeste Hegoaldetarrak") mitologia azteka edo azteka mitologian Hegoaldeko izarren jainkoak ziren. ETC-entziklopedia Centzon Huitznahuac, Wikipedia
Chalchiuhtlicue (nahuatlez chalchiúhuitl-cuéitl, harribitxi-gona, Harribitxizko gonaduna) azteka mitologian aintzira lakuen eta ur korronteen jainkosa da. ETC-entziklopedia Chalchiuhtlicue, Wikipedia
Filosofia moralizatzaileek ez bezala, erlijio azteka ez zegoen paradisu-infernu edo gaizkia-ongia problematikan oinarritua. ETC-entziklopedia Mitologia azteka, Wikipedia
2005ean Guggenheimen Inperio Azteka zeritzon erakusketa ikusteko aukera izan nuen. Berria - Harian 2005-12-06
Mitologia azteka azteken erlijio oinarritzen zen mito eta sineskeren multzoa da. ETC-entziklopedia Mitologia azteka, Wikipedia
Xochipilli mitologia azteka edo azteka mitologian maitasunaren, jokoen, edertasunaren, dantzaren, loreen, artoaren, gozamenaren, arteen eta kantuen jainkoa zen. ETC-entziklopedia Xochipilli, Wikipedia
Centzon Huitznahuacak (nahuatlez "Larehun edo Kontaezinbeste Hegoaldetarrak") mitologia azteka edo azteka mitologian Hegoaldeko izarren jainkoak ziren. ETC-entziklopedia Centzon Huitznahuac, Wikipedia