Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geroztik egin diren esperientzia askok aztarrenak eman dituzte gizakiak ere era horrexetako zelulak dituela uste izateko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 47. orr.
Behean, dagoeneko ez dago ez udaltzainen ez anbulantziakoen aztarrenik. Berria - Kultura 2004-08-18
Horren ondotik ospa egingo nikek aztarrenik utzi gabe. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.
19:15ean eten zituzten bilatze lanak, 41 urteko emakumearen aztarrenik inon aurkitu gabe. Berria - Euskal Herria 2004-02-01
Asia eta Afrika aurkitu ziren, aurrez haien ertz batzuk besterik ez baitziren ezagutzen, eta Amerika aurkitu zen, haren aztarrenik ere ezagutzen ez zelarik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.
Jendeen gogoan bai ordea; jendeen gogoan gelditu da, edo jaio da, Jainkoaren hiltzaile izate horren aztarrenik edo goganbeharrik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 144. orr.
Ez nion grazia izpirik egiten zionik adieraz zezakeen aztarrenik igarri, eta barregarri sentitu nuen neure burua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 204. orr.
Basoan, garoaren aztarrena galduta, bidezidor bati jarraitu genion arboladian barrena puska batean. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.
Ez artxiborik, argazkirik, ez eta euren bizitzako urratsen aztarrenik. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 54. orr.
Behin aztarrenak aterata, mahatsondoak (Vitis vinifera) sendabidean jartzeko, aurrea hartzeko zein tratamendu eginez atzea nola dantzatu badakigu. ETC-prentsa Argia, 2009-07-19
Audiokapsula aurkitu, zure ahotsa entzun, eta aztarrenak ateratzera zihoan. ETC-literatura, saiakera Farenheit, Ray Bradbury (Nagore Tolosa), Txalaparte, 2010
Aitzitik, giza taldeek ausart jokatu izan dute biziaren aztarrenak hartu nahian. ETC-prentsa Berria, 2015-12-06
Ez zuen zentzurik Alvise edo Riverre bidaltzea aztarrenak hartzera, ez behintzat laborategikoek esan arte zuzendariaren aztarrenez gainera bazirela beste norbaitenak ere. ETC-literatura, saiakera Heriotza La Fenicen, Donna Leon (Koro Navarro), Erein, 2010
aztarren bat (9); aztarren bila (3); baten aztarren (4); ere aztarren (3)
baten aztarrena (3)
hiltzaileen aztarrenen bat (3)
aztarrenik ere ez (7); aztarrenik ez (18); aztarrenik gabe (6); aztarrenik ttikiena ere (4); aztarrenik utzi (5); haren aztarrenik (7)