Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aztarnategi 1 iz lehen gizakiaren hezurren eta tresnen aztarnak aurkitu diren tokia.

Euskal mendietako aztarnategietan apenas azaltzen dela larreko barraskilo jaleen aztarnarik, eta euskal herritarron helikofobia, historiaurretik datorkiguna izan daitekeela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.

Aztarnategi batean bezala jarrai nezakeen Monikaren ibilbidea eta bere maitasun handien historia egin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 99. orr.

Duela 8.300 urte, Kantauri kostaldeko biztanleak itsasora joaten ziren arrantza egitera, eta arrainek osatzen zuten haien elikaduraren erdia, Asturiasko, Kantabriako eta Euskal Herriko zenbait aztarnategitan aurkitutako giza hondakinen azterketak erakutsi duenez.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 183. orr.

Aztarnategiko irudiak imitatu zituen koadernoan -zaldiak batez ere, baina bestelakoak ere bai- eta zaldi ederrak marraztu zituen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 111. orr.

2 arkeologia aztarnategi (corpusean ez dago; ETCn 157 agerraldi)

Arkeologia aztarnategia lehenaldiko jardueren frogak (historiaurrekoak zein historiakoak) gordetzen dituen tokia edo tokien multzoa da, arkeologiaren bitartez ikertua edo ikertzekoa.  ETC-entziklopedia   Arkeologia-aztarnategi, Wikipedia

Atapuerca arkeologia aztarnategia garrantzitsua da pertsonen bilakaera ezagutzeko.  ETC-prentsa   Berria, 2006-10-19

Hurrengo 16etan arkeologia aztarnategiaren azalpena ematen da, azalekoa soilik, Praileaitzen garrantzia azpimarratzeko nahikoa.  ETC-prentsa   Berria, 2007-05-10

Hirurak daude babes bereziko gune izendatuta, arkeologia-aztarnategiekin batera.  ETC-prentsa   Argia, 2009-08-02

XVI. mendean, balea arrantzaren portu oso garrantzitsua izan zen Labrador, eta, gaur egun, izugarrizko arkeologia aztarnategia dute.  ETC-prentsa   Berria, 2012-07-14

Baina ofizio ez duena, afizio gisa hartu du, eta arkeologia aztarnategi garrantzitsuak aurkitu ditu.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-02-27

Arrolako Oppiduma eta Arrolako arkeologia aztarnategia ezagutzeko bisita gidatuko du Juan Jose Cepedak igandean.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-10-02

Jendeak uste baino arkeologia aztarnategi gehiago daude.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-11-04

Datu espezializatuagoen artean, berriz, profil sismikoak, arkeologia aztarnategi bateko aztarnen banaketa edo migrazioei buruzko estatistikak aipa daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

3 aztarnategi arkeologiko (ETCn 352 agerraldi)

Freudek, esate baterako, gogamena aztarnategi arkeologikotzat irudikatzea zuen gogokoen, eta geruzaz geruza antzinako estratu lurperatuz betea (baina, aztarnategi hartan, geruza horietako edozein igo zitekeen kontzientziara noiznahi).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.

Aztarnategi arkeologiko garrantzitsua da Zarauzko parrokiakoa, eta horren inguruko ikerketek aurrera egiten laguntzeko borondatea agertu dute Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaketa euren gain hartuz.  Berria - Kultura   2004-11-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus