Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aztarnari izond/iz zerbaiten aztarnei jarraitzen diena.
Buruan zeukan bakarra txakur aztarnariak ziren, nahiz Hi Manek esan zuen euriak ezinezkoa egin ziela lana. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 160. orr.
Aztarnariak, ordea, harri baten atzera jauzi eginez, gezia jaurtiki zion begira. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 250. orr.