Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anartean behar ditu ardien aztaparrak artatu, hori baita artzain lanetan nekeena eta zikinena. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.
Jokatuagoa izan da partida hau, oren bat eta hiru laudenez eta galtzaleetan ikusi dugu Retegui bat arras gustagarria: pilota biltzale abila, aztaparra erne, sare batzu kuriosak egiten. Herria 2001-02-08
Nekez lortu du haien aztaparretatik askatzea eta xoko batera joatea galdera batzuei erantzuteko. Berria - Kultura 2004-07-25
Egiaz neskak ez zuen ulertzen zergatik euskarazko ehortz-elizkizunetan, tristezia larriaren aztaparretan behera amiltzeko ordez, abesteko gutizia oldartzen zen herritarren bihotzetan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.
Goibel dirudi, patu baten aztaparretan hartua balitz bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 186. orr.
Errukigabeko jarraipen baten aztaparretan nintzen, nahi banuen egoera jasangarria bilaka zedin. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 84. orr.
aztapar ukaldi (6); bere aztapar (5)
aztaparra erne (3); bere aztaparra (4)