Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aztalkatu, aztalka(tu), aztalkatzen du ad goitik behera ibili.

Eta negu beltzeko elurte zurietan, goseak ebakitako larrabere gaixoak ote mordoaren gaineko elurrik haundixkona besoekin aztalkatu eta, arantzezko pukadu berderen bat edo beste ahora eraman nahian ikusteak, nor ez ote du hunkitu edo errukitu?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.

Ekialdetik sartaldera hiria aztalkatzen genuen gero, eleka, maiz isilik, iraganbidea, bakardade metatuen pean hazi maitasun beharraren eremuen urrakoa bailitzan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus