Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adoragarri izond gurgarria, adoratua izatea merezi duena.

Izaki adoragarria, ez dut sekula zurea bezalako sentiberatasunik ikusi, sekula ere ez hain gogo samurrik!.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 156. orr.

Nik, Parisko kaleetan ondo-ondotik igaro zaizkidan ume adoragarri horiek guztiak gogoratzen ditudanean, neure burua urkatzeko moduko amorraldiak izaten ditut.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 238. orr.

Objektu adoragarri hori beti maite beharko bagenu, inoiz abandonatu beharko ez bagenu, kasu horretan ere nabarmenkeria bat litzateke, zalantzarik gabe, baina barkagarria, bederen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.

Oi maita zaitzue Jesusen zauri adoragarriak!  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 214. orr.

Gizon gazte bat, oso aberatsa, arima prestua eta suharra, bihotz eskuzabala, neska guztiz eder, eder baino gehiago, adoragarri, polit bezain graziaz bete, xarmagarri, on batez maitemintzen da, eta ezkondu egiten da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 265. orr.

Berriro itzuli da, Hildako emakumea, Hildako ederra, Adoragarria, Misteriozkoa, Ezezaguna, gauero eduki dut.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 201. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus