Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpititulu 1 iz ikus-entzunezkoetan, behealdean agertzen den testua, esaten denaren itzulpen edo transkripzio laburtua dena. ik azpidatzi.

Bestalde, Bioletak ere behin Trueba zineman, azpitituluak zituen film bat ikusten ari ginela, esan zidan latako sardina usaina nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.

Bagenekien azpitituluekin balizko ikusleak galduko genituela, baina berdin zitzaigun.  Berria - Kultura   2006-01-18

Fresanek italieraz abestuko du, baina azpitituluak jarriko ditugu jendeak haria ondo jarraitu dezan.  Berria - Kultura   2004-02-13

2 (orobat azpititular) iz idatzizko obretan, tituluaren aurretik edo ondotik ageri ohi den testua, berorren osagarri.

Dena den, azpitituluak bazuen bere garautxoa ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 150. orr.

Azpitituluak Barandiaran ere ekartzen digu gogora, Oteizak Ataungoaren liburu ezagunena parafraseatu duela baitirudi.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 130. orr.

Ohiko poster edo iragarki batean ondorengo elementu hauek azaltzen dira, normalean: irudia, titulua, azpititulua, testua eta sinadura.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 52. orr.

Saderen obraren azpititulua bera ere nahikoa esanguratsua da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.

Azpititulu ebidenteegitik sortzen da mesfidantza: Anaren bakardadea.  Berria - Kultura   2006-05-02

"Mugimendu separatista euskaldunak su-eten 'iraunkorra' ezarri du bihartik aurrerako, eta Espainiako Gobernuarekiko elkarrizketei ireki die atea", idatzi zuen azpititularrean.  Berria - Harian   2006-03-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus