Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azpititulatu, azpititula(tu), azpititulatzen du ad azpitituluak ipintzea.
Izan ere, Sadek Andereño gazteen heziketarako solasaldiak azpititulatzen du liburua. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 33. orr.
Eta kanpora begira azpititulatu egingo dugu, umore linguistiko handia baitu, eta bikoiztean galdu egingo luke. Berria - Harian 2005-07-15
Ez da ohikoa espainiar telebistan euskalduna euskaraz entzutea, erdal itzulpena azpititulatua duela. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 124. orr.
Ostegun honetan Ikiru filma euskaraz azpititulaturik ikusteko parada izango da estreinakoz Donostiako Antzoki Zaharrean. Berria - Kultura 2004-02-10