Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azpitalde iz talde bat banatzen den zatietako bakoitza.
Hari horri helduz, disposizioen artean azpitalde bat bereiz daiteke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 179. orr.
Bozek Dinamitaren ebasteko azpitaldearen ardura eman zion. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 29. orr.
Gatazkaren konponbidea nazioartean ere sustatzeko azpitaldea sortu berri duela jakinarazi zuen atzo GKSBk. Berria - Euskal Herria 2004-12-14
Oraindik gehiago zehatz dezakegu: sozialismo marxista hilobiaz honatago paradisua agintzen duten azpitalde horretakoa ere bada. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 49. orr.