Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpisuge izond/iz saldukeriak egiten dituena.

Hamabi aldiz egin dit orain arte txantxa hori azpisuge horrek, ziur naiz beti bat eta bera izan dela, eta orain abisatu nahi nioke gehiago ez dudala jasango.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 61. orr.

Eta hiriaren ongile, herriaren babesle eta lege-betetzaile sutsu zen Onias gobernuaren kontrako azpisugea zela esatera ere ausartu zen.  Elizen arteko biblia   2 M 4,2

Berak ez baitzuen inork izorratzea nahi eta, esan nuen eta berriro diot, izaeraz niri-dena-bost galanta zela eta bere ustez gizon guztiak azpisugeak eta zitalak zirela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 127. orr.

Pikaroek edo azpisugeek, beren herrikideen sineskortasunaz abusatuz, beren eldarnio barregarriak hedatu dituzte: hauxe da, eta ez besterik, zaldunak zerua deitzen duena; hara zer laidotzeko beldur den!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.

-Azpisuge horiek aztikerien bidez deabruarekin harremanetan jartzen dira.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 215. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus