Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpiratu, azpira(tu), azpiratzen menderatu, mendean ezarri.

Tomsk egun batzuk lehenago azpiratu zuen Feofar Khanek eta handik joko zuten inbaditzaileek Irkutsk aldera, erdi aldeko Siberia mendean hartu ondoren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.

Munduan zenbat langile ez ote dagoen azpiraturik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.

Gorrotoa XI. gizaldian hasi zen, musulmanak, Indian sartu, hinduak azpiratu eta hauen tenpluak desegiten hasi zirenetik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 183. orr.

Horrela ibili ziren denboraldi batez, jentilak ezin zubia azpiratu, baina lamiek ere ezin bukatu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 16. orr.

Berriro azpiratu zituen aitaren itzal eta larderiak, agindua betearaziz, goiz eder honetan etorraraziz, zer eta zorro hauek garraiatu nahi zituelako farora.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 163. orr.

Garaitu du, azpiratu nauela uste du.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 85. orr.

Haren ulua nekez azpiratzen ahal du kamioien azantzak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azpiratu zuen (3)

berriro azpiratzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus