Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpiproduktu iz fabrikazio-prozesu batean, ekoitzi nahi den produktuaz kanpo lortzen den gaia.

Baina, militar establezimenduen nahigabeko azpiproduktu bezala sortzeaz gain, kolonia zibilak berez helburu gisa ere ezarri ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Zenbait eremu tradizionaletan liberalizazioaren eta desarautzearen aldeko joerek murrizten dute, egia da, ahalmen hori, joera horiek berak ere globalizazioaren azpiproduktuak baitira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Lurrari dagokionez, azpiproduktu bat bide da haren osaera: izarretan energia eratzearen eta gure galaxiaren baitan izarrak oldeka sortze eta galtzearen albo-emaitza, hain zuzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

Erregai-piletan, erregaiak (hidrogenoak, esate barako) oxigenoarekin erreakzionatu eta elektrizitatea sortzen du zuzenean: azpiproduktu bat da beroa, ez energia ekoizteko prozesuaren erdiko fase ezinbestekoa, motor gehienetan bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus