Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azpimundu iz bazterkerian bizi diren pertsonen multzo edo jendartea.
Zaldizko klaseak -merkatarienak, alegia- aurrera egin zuen esklaboen azpimunduaren eta senadore-aristokraziaren bizkar. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.
Gauerdia aspalditxo iragana, asteburuko usadioari jarraikiz, neonezko argi gorriek mugaturiko azpimundura jotzeko ordua zela deliberatu zuen Iñigok. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 181. orr.
Ez zen ongi, ez, baina gu fierki ginabiltzan, patuak azpimunduan bizitzeko hauta hain jeneroski eskaini izanaz. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 12. orr.
"Cuernos de espuma" filma ikusi dutenek imajina dezakete zenbait drag-queen giroren azpimunduan dagoena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 136. orr.