Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpimultzo iz multzo bateko zenbait elementuz osatutako multzoa.

Lehen aipatutako ordenatzeko asmoa duten azpimultzoek ez dute gehiegi laguntzen eta ibilbidea zehazten baino gehiago erretorika antzura mugatzen da.  Berria - Kultura   2004-03-11

Kontzeptuok prozedurak bost multzotan sailkatzeko aukera eman digute, zein bere azpimultzoekin, baina ez ditugu, haatik, konpartimentu hermetiko gisa ulertu behar.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Nire ustez, ez Europako Batasunak, ez Europako azpimultzo batek ere, ez du izango diru bakarra ez 1999ko urtarrilaren 1ean, ez 2002ko urtarrilaren 1ean, ez 2003ko urtarrilaren 1ean, ez beste inoiz ere.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 130. orr.

Hala ere, materialtasunak askoz ere paper garrantzitsuagoa jokatzen du enuntziatuan: bera ez da bakarrik aldaketa-hastapena, antzemateko irizpideen aldaketa edo hizkuntza azpimultzoen zehaztapena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus