Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpimarratu, azpimarra(tu), azpimarratzen 1 du ad idatzitako zerbaiten azpian, dioena ohartarazteko edo nabarmentzeko, lerro zuzen bat egin.

Hartu lapitza eta azpimarra hitzak aditzak, konposatuak nahiz trinkoak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 65. orr.

Izen batzuk lapitzez azpimarratu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 40. orr.

"Ezer ez" idazten hasi nintzen nire agendan gauero, letra larriz eta azpimarraturik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Anjak igorritako faxean, Hans Lauerrek epaiketa egunean esandakoa zetorren komatxo artean azpimarratuta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 73. orr.

Hitz bat azpimarratzea, edo are lumaz zein arkatzez zeinu bat egite hutsa, arau-hauste guztiz larria zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.

2 du ad ohartarazi, nabarmendu.

Azpimarra dezagun, berriro, erretinako "irudiaren" izaera argizko informazioaren trataerako aldi bat baizik ez dela eta guk ez dugula inoiz horrelakorik ikusten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Erakundea zaharberritzeko beharra azpimarratu izan da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 266. orr.

Eta halere, halere, hor ez dira alde guziak ene iduriko txarrak, badira alde onak, eta alde on horietan, nik azpimarra nezakeena da, nolazbait beharbada jendeen izpirituak aldatuko direla.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 45. orr.

Batzuek haren zurruntasuna azpimarratzen dute, eta lagunarterako zuen adur doi eta eskasa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.

Seriotasuna azpimarratu nahi bide zuen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 112. orr.

Edozein kasutan, azpimarratu beharra dago hitanoaren presentzia nokako elkarrizketek osatzen dutela gehien-gehienean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 9. orr.

Egunkarietan asteartean agertutako bi gauza azpimarratu nahi nizkizun.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azpimarra daiteke (10); azpimarra dezagun ere (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus