Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azpimarragarria iruditzen zaigu, zentzu horretan, Sisifo izeneko draman, Kritiasek egiten duen lehen itunaren -lehen legearen- oinarri mitiko-teologikoaren salaketa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.
Zuzentzaileak bikoizteko dohain azpimarragarria du, deleatur bat marraztu edo koma eztabaidaezina sartzen du, eta, aldi berean, neologismoa onar dezagun, heteronomizatu egiten da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.
Erran zidan Kanbokoak lan ona egina nuela, azpimarragarria ere, baina bakarrik ez nuela egoeratik ateratzeko menturarik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 83. orr.
-Egindako teorizazio lana azpimarragarria da. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 25. orr.
Gertaera azpimarragarririk ez dut bizi izan, baina oso presente daukat haurtzaroan zer nolako sentimendu bortitzak egoten diren, eta zer nolako ezintasuna sentitzen den. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 78. orr.