Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpimarra iz idatzi den zerbaiten azpian, hura nabarmentzeko egiten den marra.

Nork kenduko dit neure diruz ordaindu dudan eta neure izena, salneurria, erosketaren eguna eta irakurtzerakoan egindako azpimarrak dituen liburu bat?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.

Idazle baten liburutegiak (apaletan haustutako liburuek; liburuetako azpimarrek eta in margine egindako oharrek; zein sasoitan zein liburu-klase irakurtzen zituen jakiteak) informazio ugari eman dezake idazle horren obraz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 10. orr.

Emakumea falta azpimarra lilapean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 63. orr.

Hogei bat orrialde ziren, hainbat ataletan banatuak, bakoitza bere sail eta azpisailekin, denak letra beltxez, kurtsibaz, azpimarrez, tarte xuriez eta ordenagailuak gisako lanei ekartzen dizkien gainerako miragarriez hornituak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

"Beste mundu batean zaude" (azpimarra nerea, jakina).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Azpimarrak gainbegiratzen ibili zen, besterik gabe, eta horrek bere oharretan zerbait zirriborratzeko gogoa piztu zitzaion.     «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.

Bidali ez genituen gutun guztiak eta gure buruari beteko ez genituela jakin arren izunak zirenik aitortu gabe egindako promesa guztiak daude azpimarra horien baitan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liburuetako azpimarrek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus