Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpimarkatu, azpimarka(tu), azpimarkatzen (ETCn 26 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian azpimarratu agertzen da) 1 du ad idatzitako zerbaiten azpian, dioena ohartarazteko edo nabarmentzeko, lerro zuzen bat egin.

Tekleatzean, gutxienez hitza azpimarkatu egiten zenuela iruditu zitzaizun eta irribarre maltzurtxo bat egin zenuen barrurantz, zeure baitan.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 149. orr.

Mahai gaineko orri zaharrean nire izena azpimarkatu zuen hiru aldiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

Goi mailako teknika indartsua adierazi zigun txeloaren gainean: arkuaren eraso-kolpe indartsua dauka, ia leherkorra, doinuaren hasierako notak ia azpimarkatuz, vibrato zabala, goi tesitura zailean erraz zebilena, soinua garbia, afinazio eta fraseatze txukuna zati lirikoetan; arpegio, trino, mordente edo hiru hariko akordetan artista.  Berria - Kultura   2004-05-01

2 du ad ohartarazi, nabarmendu.

Gizonak begiek gatibatu ziotena azpimarkatu zuen, kartierreko bizpahiru gauza lekuko suertatu zirela erantsiz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 177. orr.

Besoak jasotzen hasi zara zure etsipena azpimarkatuz.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 161. orr.

Aitorpen horietatik ezein ez da faltsua; hala azpimarkatu izanak bilakatzen ditu adierazgarri.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus