Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azpildu, azpil(du), azpiltzen 1 du ad azpildura egin edo ezarri.
Eta berriz tzigan kutsuko aire baten azpiltzeari ekin zioten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.
Ni Onuzki nauzu, azpildu gabeko bihotzaren jabea. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 80. orr.
2 (partizipio burutua izenondo gisa)
Zernahi gauza nahasten ziren pilda bulta baten azpitik ikusi nuen, andaluziarren mahukak bezala beltz eta kobrez azpildua, distiratsu, fin, navaja baten giderra. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 213. orr.
Zeren eta urte batean amak tabinetezko txaleko purpura bat egin baitzion berari urtebetetzeko oparitarako, azeri-buru txikiak gainean, saten marroiez azpilduak ertzak, eta masusta formako botoi biribilez. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 277. orr.