Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azpikontzientzia iz azpikontzientea. ik subkontzientzia.
Baffinek, edo gure azpikontzientziak, edo auskalo nork edo zerk jarritako ibilbidetik ihesi abiatu eta ordu batzuetara, helikopteroaren motor hotsa sentitu eta haien atentzioa lortu genuen anorakak astinduz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 172. orr.
Ezker jaio nintzena, amak eginahalean eskuindu ninduelako edo, auskalo zein armiarma-sare gorde zitzaidan azpikontzientziaren zoko itxuren batean, baina titulazio eta onespenen kontrario topatu dut beti nire burua. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 22. orr.