Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azpikontziente iz gizabanakoak kontzienteki hautematen ez dituen gogo prozesuen multzoa. ik subkontziente.
Fionn zaldiaren bizkarrean etzanda geratu zen, baina handik laster bere onera itzuli zen, agian bere azpikontzienteak mugimendurik eza nabaritu zuelako. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 146. orr.
Azpikontzientean ziharduen lanean, egia da, berak ere ez baitzekien, ziur ezetz, handik denbora batera lurrikararen ikasgaiak edo datuak bidaiaren amaierako beste batzuei lotuz egundoko teoria sortuko zuenik. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 339. orr.