Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpikontratatu, azpikontrata(tu), azpikontratatzen du ad enpresa batek beste enpresa bati kontrata bat egin, zerbitzu edo lan jakin batzuk egin ditzan.

Horren bidez, azpikontratatzen dituzten enpresei zergak ordaintzen dituzten agiria eskatu beharko diete Gipuzkoako konpainiek.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

Eta ehungintzaren esparruan, aipaturiko Asiako herrialdeetara eraman edo haietan azpikontratatu zuten beren ekoizpenaren parte bat, soldatak haietan oso apalak baitziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Hortaz, azpikontratatutako galdekatzaileak erabili behar izan ditu AEBetako agentziak.  Berria - Mundua   2004-05-14

Zerbitzuak azpikontratatzeko joera ere gaitzetsi dute.  Berria - Ekonomia   2004-01-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus