Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpiko 1 izond azpian dagoena.

Isiltasunaren urratu bakarra ere handixetik heldu zen: ohe zaharraren azpiko malgukien negar etena, gainean inor bulka-bulkaka aritzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Horko lur azpiko eraikuntza historikoak promotore pribatuek ez dituztela behar bezala zainduko.  Herria   2003-11-13

Kanpo alde hartan, errepide azpiko tunelaren inguruan, azienda zegoen salgai.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 94. orr.

Orduan erreparatu nion azpiko testuari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 20. orr.

Hura mugitu zuelarik, haren azpiko zulo batetik pikatxoi ttiki bat atera zuen, eta kandela bat zeukan fardeltxo bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 288. orr.

Azpiko ezpaina pixka-pixka bat mugitu zuelarik, iruditu zitzaigun zerbait erran nahi zuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 17. orr.

Azaleko nahiz lur azpiko meategietan aurki daiteke.  Berria - Mundua   2006-01-18

Hilerrietako hilkutxen barruan lurperatutako hilotzak ekarri nituen gogora, edozein biziren hezurren ikara eragingo lukeen lur buztintsuaren azpiko hezetasuna gozoro berenganatzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 111. orr.

Azken etiketaren azpiko etiketa.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 157. orr.

Arreba nuen bai, neure arreba arroka zuriaren azpiko harlastan, kankailu bat aldamenean, bizkarra xukatzen ziola.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 144. orr.

Herri hilaren gainean, ordoki batean, jauregia, luzetasun guzian lehengo balkoi haundia gelditzen zaio, aldiz azpiko gela guzietako murruak deseginak dira, dena asun eta sasi.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

Horra Bego jauna, zuk igorri pikoak, ez erranak, informazio eskasa eta azpiko zurrumuak xuxenduak.  Herria   2005-08-04

Ni azpiko ataletatik hasten naiz.  Berria - Kultura   2006-01-15

Aurrerago, beste baserri batzuk, eta beste asko gorago, halako orban zuriak Karakate azpiko hamaika adabaki berderen artean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 85. orr.

2 iz mendekoa.

Bainan laster boz ainitz altxatu dira salatuz etzutela kanpotiarren azpiko izan nahi.  Herria   2003-07-10

Eliza santu beraren oinetan beti mendeko eta azpiko, fede katolikoan irmo.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 10. orr.

Palestinarrak azpikoak dira, piztiak, kortan gorde beharrekoak.  Berria - Mundua   2004-02-29

-Bere lana egiten ez duelarik baizik ez da haizu borreroa urkabera eramatea -ihardetsi omen zion bere azpikoari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 215. orr.

Haien azpiko egiten gintuen, neurri batean bederen, eguna nola antolatu erabakitzerakoan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 88. orr.

3 arantza azpiko muskulu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Tuberkulu nagusia: muskulu desberdinak ezartzen dira: arantza gaineko muskulua, arantza azpiko muskulua eta muskulu biribil txikia. ETC-entziklopedia   Humero, Wikipedia

4 azaren azpiko orri (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Eta hori, bere horretan, egia esatea besterik ez bada ere, norberaren amari behin baino gehiagotan entzutea gizon izatea gurago zuela benetan da gauza iluna, azaren azpiko orriak baino ez direla kodifikatzen duten belarrientzat.  ETC-literatura, saiakera   Erreka haizea, Sonia González, Susa, 2018

Ez dira azaren azpiko orria erakundeek babesturik ele batean baino gehiagotan plazara datozen denetako materialak: liburuxkak, aldizkariak, esku programak...  ETC-prentsa   Berria, 2003-07-23

Kolore eta tamaina guztietako aziendaren etorkizuna euri-jasaren ondorengo errioarena baino uhertuagoa den aro honetan hauen pasmo eta zornetaz aritzea neguko barazkien erregetza dagoenerako galdua duen azaren azpiko orria irudituko zaizu, baina tira...  ETC-prentsa   Argia, 2001-04-08

Hau buruhaustea! Eta ez da azaren azpiko orriaETC-prentsa   Argia, 2011-03-06

5 azpiko arropa barruko arropa, ikusten diren jantzien azpian janzten dena.

Gure ama goizero joaten zen kartzelara azpiko arropen fardela eramatera, baita laranja zurituak eta intxaur kraskatuak ere janaria eramatea zegoen egunetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 129. orr.

Azpiko arropak zeuzkan jantzita eta nik, ipurdiko ttua lehortuko zitzaidan beldurrez, galtzontziloak erantzi nizkion kontu handiz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 76. orr.

Hartu berriro, aldatu goitik behera (beno, azpiko arropa oraindik janzteko moduan dauka), eta etzan.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 36. orr.

Une horixe hautatu nuen, azpiko arroparen mostradoreen gibeletik ateratzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.

Atetik kanpora atereak zituen Honorék nire puska guztiak, edertasun-gaien laginak, azpiko arropa, mantal zuria eta galtza gris estuegiak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 57. orr.

Luteziak berak ematen zidan beldurra eta bai Lutezia azpiko arroparekin ikusteko nuen gogoak ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.

6 azpiko ekonomia (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Sistema ekonomikoek beste ezaugarri batzuk ere bil ditzakete, hala nola autarkia edo ekonomia itxia, protekzionismoa edo estatuak bertako ekoizleek kanpoko ekonomien eraginez jasandako kalteak ekiditeko politika eta azpiko ekonomia edo inongo kontrolik gabeko ekonomia.  ETC-entziklopedia   Ekonomia, Wikipedia

Aktiboen tasaren jaitsiera ere izan du hizpide Euskadiko CCOOk, eta horren ondorioz jendea lan merkatutik ateratzen ari dela eta azpiko ekonomia handitzen duela iritzi dio.  ETC-prentsa   Berria, 2009-04-25

Bakarrik egiten die kalte, langabezi-estaldura oinarrituta, beren bizimodua aurkitu dutenei (zelako bizimodua daramaten langabeziaren lepotik bizi direnek! Ez dago ezkubiderik!), edo/ta aipaturiko estaldura azpiko ekonomiaz osatzen dutenei. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-01-17

7 azpiko galtza pl ik galtzazpi.

Ehizako berokia, zorroa, botak, galtzerdiak, ehizako kapa, azpiko galtza luzeak, errepikaziozko eskopeta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.

Zera esan nuen, gona gora eta azpiko galtzak behera neramatzala: [...].  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Soinekoak azpiko galtzetan sartuta emakume ile-nahasiak, gizon oin-hutsak mahuka hutsean, galtzazpiez eta elastikoez jantzitako ume mordo bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 202. orr.

8 azpiko gona gonaren edo soinekoaren azpian erabiltzen den azpiko arropa mehea, gerritik beherakoa edo gorputz osokoa.

Zoritxarreko neskaren azpiko gona baten zati bat, bi oin luze eta oin bat zabal, erauzia zegoen eta neskaren kokotzaren azpian lotua, buruaren atzealdetik, garrasirik egin ez zezan seguraski.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 142. orr.

Eta Mundakako ihauteriak, azken herri huntako gizonak karriketan gaindi dabiltzalarik emazteen azpiko gona zuria soinean, burua ohe-buruko oihal batez estalirik.  Herria   2005-02-27

Azpiko gonaren soka bat lurrean arrastan zegoen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 330. orr.

Azpiko gona jantzita egoten ziren gure amaren bezero batzuek esaten zuten: beti goibel egoten da mutiko hori.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 153. orr.

Ordea, azpiko gona haren bueltaren azken puntadak ziren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 133. orr.

Koroa galdu zuen aurrena, longaina galdu zuen gero, soinekoa galdu hurrena, eta azpiko gona, eta galtza txikiak...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 86. orr.

9 azpiko inflazio

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskuak kontutan hartzen ez dituena oso prezio aldakorrak baitira, %2,1 hazi da azken urtean.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Energia eta elikagai freskoak kenduta lortzen den azpiko inflazioa %0,9ra jaitsi zen iragan hilean. herria¬

Azpiko inflazioak berdin jarraitzen du, eta, petrolioa ez bada garestitzen, «inflazioa neurrian» igoko dela pentsatzeko aztarnak badirela uste du patronalak.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Azpiko inflazioa %2,9an mantendu zen.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

10 azpiko jantzi

Azpiko jantzi zikinak eta halakoak ere ederki tolestuta zeuden, eta zalantzarik gabe denbora pixka bat beharko zukeen edonork hura egiteko, emakume baten esku trebeek ere bai.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 77. orr.

-Yoxio, garbi ezak hori azpiko jantziaren mahukarekin -esan zion aitak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.

Gure amak ez zekien zer egin gure aitak kartzelan azpiko jantziak eta jana izan zitzan, eta, gainera, larrituta zegoen, berriren bat noiz ailegatuko zain.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 127. orr.

Soinekoaren azpiko jantzia muselina finezkoa zen; eta hartatik zortzi hatz zabaleko zerrenda bat zegoen kendua, ardura handiaz eta oso modu erregularrean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Heldurik amodioaren tenplu honetara, hautatzen dut azpiko jantzirik dotoreena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 63. orr.

OL ez zen saltoki handi bat, eta bera ez zen azpiko jantzien saileko neska saltzaile pinpirin bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.

11 azpikoz gain adlag azpikoz gora.

Lehenago ofizial horrek auzi batean jauntxoen alde eta daliten kontra gezurra sakatu eta epailearen erabakia azpikoz gain itzulikatua zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 65. orr.

Horra Jaunak lurra suntsitu eta errautsi, azpikoz gain irauli eta bizilagunak sakabanatu.  Elizen arteko biblia   Is 24,1

Horra Jaunak lurra suntsitu eta errautsi, azpikoz gain irauli eta bizilagunak sakabanatu.  Elizen arteko biblia   Is 24,1

12 azpikoz gainera (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Juduen hilerrian hamabi mila hilarri inguru ageri ziren, nahaste-borraste ederrean denak, atzekoz aurrera batzuk, azpikoz gainera besteak, lurrazpiko azkazal zorrotzak bailiran.  ETC-literatura, saiakera   Argiaren erreinua, Joseba Lozano, Alberdania, 2011

Badira pintorearen eskumenera ontzitxo batzuk pigmentuz beteak, zurezko kutxatila bat, estiletea, eta tresna bat, hasieran bereizi ez baina orain garbi ikusten dudana: beste ispilu bat, eskukoa bigarren hori, kirtenduna, mahaian pausatua azpikoz gainera.  ETC-literatura, saiakera   Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe, Susa, 2013

Izarak garbigailuan sartu zituzten eta azpikoz gainera jarri zuten koltxoia. ETC-literatura, saiakera   Kometaren eraginpean, Jon Bilbao (Jon Alonso), Txalaparta, 2014

13 azpikoz goiti, azpikoz gora adlag azpian egon ohi dena gainean dagoela; nahas-mahas. ik hanka 33; azpiko 5.

Hermionek esne-pitxerra mahaira ekarri eta azpikoz gora jarri zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 266. orr.

Ikuskari izugarria azaldu zitzaien begien aurrean, altzariak azpikoz gora zeuden, itxura guztia zuen ikaragarrizko borroka izan zela biktimaren eta gaizkilearen artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 27. orr.

Odolik ez, azpikoz gora utzitako altzaririk ez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 144. orr.

Errai guztiak azpikoz goiti ezarriak neuzkan, ingeniari pitzatu batek diseinaturiko atrakzio deabruzkoak irauliak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Gauez irten zen arrantzara, eta egunsentian haren txalupa aurkitu zuten, azpikoz gora, baina aitona ez zen han.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 34. orr.

Egoera ez zela larria baieztatzen zuen, galdetutakoan, ez zela komeni alde egitea, alde eginez gero galduko zutela iraultzaren irakasgaia, gizon emakumeen barnekoa azpikoz gora iraulirik zintzoa gaizto bihurtuko zela, eta gaiztoa zintzo, eta ikuskizun horrek merezi zituela jasaldiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 136. orr.

14 azpikoz gora irauli

Itzultzeko irrikaz, grinatsu irauli dugu lurra azpikoz gora, lubakitik kanpora egin nahian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 134. orr.

Maistra berriaren etorrerak azpikoz gora irauli zuen nire bizitza.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.

Irauli egin dira balioak azpikoz gora.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 252. orr.

15 azpikoz goratu azpikoz gora jarri.

Era horretara, dena azpikoz goratua gertatu zen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 184. orr.

Ez dela zilegi jainkoen antzinako asmoak gizateriarentzat betidanik fundaturiko mundu honen oinarriak ezein indarrez lokatzea ez hitzez erasotzea ez izadia barrenetik azpikoz goratzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 317. orr.

Schopenhauer bera gozatzaile desengainatua izanik, sinesteak oro, itxaropenak, olertiak, ilusioak azpikoz goratu zituen, lehiak birrindu, arimaren uste onak erauzi, maitasuna hil, emakumearen gurtza ideala eraitsi, bihotzaren ilusioak zulatu, inoiz egin den eszeptiko lanik erraldoiena burutu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 159. orr.

16 edontzi-azpiko (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Atzetik datoz ardoa dastatzeko edalontzi bereziak, tantak jasotzeko eraztunak, edontzi-azpikoak, ardoaren tenperatura neurtzeko termometroak...  ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-01-19

Bohncgang Kooren erakusketa ere berezia izango da: haren obra tabernetan aurkitu ahal izango diren edontzi azpikoetan inprimatu da.  ETC-prentsa   Berria, 2016-08-23

Botila mahaitxoaren kristal gainean utzi du, edontzi-azpikoan jarrita.  ETC-literatura, saiakera   Karonte, Asel Luzarraga, Elkar, 2005

Tximinoa geneak zuhaitzen muturretan gordetzen dituen makina bat da; arrain bat geneak uretan gordetzen dituen makina bat da; zizare txiki bat ere badago, geneak garagardo alemaniarraren edontzi-azpikoetan gordetzen dituena.  ETC-literatura, saiakera   Gene berekoia, Richard Dawkins (Eider Carton), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Jakatik boligrafo bat atera, eta azpikoz gora jarri zuen edontzi azpikoa.  ETC-literatura, saiakera   Ihesaldi polita, Anna Gavalda (Jon Muñoz), Alberdania, 2010

Neska iritsi berriak -Almudenak- orain lotuan egiten zuen dantza, orain era askean -tarteka ere joaten zen mahaira, non baitzuen bere gintonika, edontzi-azpiko baten gainean-, piezen arabera.  ETC-literatura, saiakera   Arma, tiro, bammm!, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2013

Halaxe hartu nuen egin zenuen hurrengoa: mahai gaineko egurrezko kaxatik speeda atera, marmolezko edontzi-azpiko baten gainean lerro bi jarri, eta haietako bat sudurretik sartu, plastikozko tutu beltz baten laguntzarekin. ETC-literatura, saiakera   Hauts haietatik, Unai Villena, Elkar, 2016

17 loki azpiko hobi (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Aurreko muturrean izan ezik, betzuloaren alboko hormaren eta zoruaren bitartean beheko betzulo-arteka tartekatzen da, eta, hortaz, esan daiteke harremanean daudela betzuloa eta loki azpiko hobiaETC-zientzia, zuzenbidea   Garezurraren anatomia, Jon Jatsu Azkue Barrenetxea, EHU/UPV, 2018

18 lur azpiko urak

Ecofuel enpresa lanean hasiz gero lurzorua, lur azpiko urak eta paisaia ere hondatuko liratekeela adierazi du LABek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

19 ohe azpiko (orobat ohazpiko) izlag

Ibiltzen naizela!, ate osteko ezezagunaz, errezel atzekoaz, armairu barrukoaz, ohe azpiko ezezagunaz naiz beldur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.

Eta uhaletatik beso bat atera, ohe azpian haztamuka hasi eta ohazpiko beirazko pixontzia hartu eta ikaragarrizko indarrarekin jaurti zuen, pixontzia hegan joan zen logelan zehar eta nire ohe ondoko paretan jo eta txikitu zen  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.

20 Sahara azpiko Afrika

Sahara Azpiko Afrikako oinarrizko hezkuntzan dauden 860.000 ikasleek galdu dute irakasleren bat HIESarengatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afrikako sahara azpiko (4); ate azpiko zirritutik (4); atearen azpiko (3); azpi azpiko (3)

azpiko afrikako (3); azpiko aldea (7); azpiko aldean (19); azpiko aldetik (8); azpiko arropa (12); azpiko arropak (5); azpiko arropen (3); azpiko beste (4); azpiko bi (3); azpiko europako txapelketa (5); azpiko failaren (3); azpiko galtzak besterik (4); azpiko gazteen (3); azpiko gela (3); azpiko gona baten (3); azpiko haurrentzat (3); azpiko hiru (3); azpiko inflazioa (7); azpiko inflazioak (4); azpiko isurbideak ez (6); azpiko jantziak (3); azpiko kate honetatik (4); azpiko kategorietan (3); azpiko lan (3); azpiko lau (3); azpiko lur (4); azpiko lurra (5); azpiko munduan (3); azpiko munduko kopa (4); azpiko munduko txapelketan (3); azpiko ohean (3); azpiko sei (3); azpiko tunela (5); azpiko ur (5); azpiko zirrikitutik (4)

baina azpiko (3); baten azpiko (6); bi urtez azpiko (3); bost urtez azpiko (3); da azpiko (3); epidermisaren azpiko (3); estatuz azpiko (3); etxe azpiko (15); etxearen azpiko (3); gure azpiko (5); hanka azpiko (3); haren azpiko (8); harraska azpiko (3); hegalaren azpiko (3); hitzen azpiko (3); hori azpiko (3); horien azpiko (4); horren azpiko (7); ilargiaren azpiko (3); izotz azpiko (3); jendez azpiko herrietan (3); kartzelara azpiko (3); lur azpiko mundura (4); mahai azpiko dirua (3); nagusiaren azpiko (3); neskaren azpiko gona (3); oinen azpiko (4); sabai azpiko (3); sei urtez azpiko (3); soka eta azpiko (6); teilatu azpiko (3); tropikoaz azpiko (3); udaletxe azpiko (4); ur azpiko (13); urte azpiko munduko (3); urtegiaren azpiko (4); urtegiko azpiko (3); urtez azpiko espainiako (5); urtez azpiko europako (5); urtez azpiko gazte (3); urtez azpiko haurrek (3); urtez azpiko mailan (5); urtez azpiko munduko (11); urtez azpiko selekzioan (4); urtez azpiko selekzioarekin (7); zaharraren azpiko (3); zero azpiko tenperatura (4); zetazko azpiko (3); zoritxarreko neskaren azpiko (3); zuen azpiko (4); zuriaren azpiko (3)

urtez azpikoa (7)

azpikoak izan (3); urtez azpikoak dira (3)

urtez azpikoan (10)

urte azpikoek (3); urtez azpikoek (5)

azpikoen artean (4); urte azpikoen (5); urtez azpikoen mailan (3); urtez azpikoen munduko (5); urtez azpikoen selekzioarekin (3)

urtez azpikoentzako (3)

urtez azpikoentzat (8)

urtez azpikoetan (9)

azpikoz goiti (4); azpikoz gora jarri (14); azpikoz gora jartzeko (3); azpikoz gora jartzen (10); azpikoz goratzea (3); dena azpikoz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus