Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain garbi ikusten zen zergatik egin zien azpijana hara itzultzeko aukera guztiei. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 181. orr.
Guztiok entzuna dugu Mexikoko poliziek gutxi irabazten dutela eta, diru pixka bat eskuratzeko, azpijanera jotzen dutela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 203. orr.
Ikustun-nortasuna ukatu, edo hari azpijana egiten zion, eta Virgilen erantzuna, onez onekoa, itsu gisa portatzea edo are itsu bihurtzea izaten zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.
Orduan enperadorea indarrez sartu zen Aita santuaren lurraldeetan eta, azpijana eginez, erromatar herria matxinatzera bultzatu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.
Pertsona maltzurra, makurra, gaiztoa, azpijanean ari bada, sugearen antzekoa dela esaten dugu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 156. orr.
Bapo aritu da azpijanean Grosrouvre BERE matematikan ni murgilarazteko! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.