Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garatze bidean dauden herrialdeetan, ingurumeneko arazo gehienen eragilea azpigarapena da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 107. orr.
Ekonomia azpigarapena, aginte eta agintarien ustelkeria, gerrak, eta beste hainbat eta hainbat gaitzez gain, osasun egoera ikaragarri bat pairatzen dute gaur egun Afrikako herrialde gehienek. Berria - Mundua 2004-06-11
Beti bezala, saiatu naiz azaltzen hori guztia, besteak beste, industri iraultza sendorik ez izatearen ondorio dela, azpigarapen kapitalistarena alegia; hemendik berrogei edo ehun urtetara ikusiko dugula zertan diren semaforo absurdoak eta balizko gizarte-elkartasun hura, eta, gainera, ea ahaztu duten diktadura bat dela, eta 36ko gerra. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 106. orr.
Arabiar munduaren modernitatea agerian uzteko asmoa dute topaketek, Erasoren arabera: azpigarapena, fanatismoa, indarkeria eta kultur gabezia dela dioen diskurtsoaren aurrean, bestelako errealitatea erakutsi behar dugu. Berria - Kultura 2004-06-09