Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adoptatu zuenean, gorra zuan ordurako umea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 459. orr.
Banekiela errumaniar andrearekin ezkondu eta haren alaba adoptatu zuela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 391. orr.
Kenkari handiagoak ezarriko dizkiete ezinduei, adineko herritarrei, etxebizitza erosi edota haurra adoptatu dutenei, seme-alabadun familiei eta bikoteei. Berria - Ekonomia 2004-04-30
Atal horretan, homosexualei haurrak adoptatzeko eskubidea onartzea eskatzen zuen. Berria - Gaiak 2004-04-02
Espainiako Gerran hildako aita-ama errepublikarren umezurtza dela sortzez eta Chirac senar-emazteek adoptatu zutela haur hartaz urrikaldu zirenean. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 56. orr.
Kutxatila irekitzen zuenean jakingo zuen Henryk, hain zuzen ere, aita-amek adoptatu egin zutela, Virginia Cityko prostituta bat zuela benetako ama. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 87. orr.
Euskal Herritik ebakuatu zituzten haur gehienek ere onartzen dute adoptatu zituzten guraso-ordeek ongi hartu zituztela. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 28. orr.
Beste zure aita honek ez zuen zu adoptatu arteko onik izan, eta zure kargu egin ginen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 143. orr.
Egun berean ere lege bat onartu dute deputatuek, hunek baitio homosexual bikoteek haurrak adoptatzen ahalko dituztela. Herria 2005-07-07
EAEko legearen zortzigarren artikuluak bikote homosexualei umeak adoptatzeko aukera ematen die. Berria - Euskal Herria 2004-02-18
Adoptatzeko eskubidea onartu zaien arren, sendia osatzeko bide korapilatsua daukate oraindik bikote homosexualek. Berria - Harian 2006-01-29
1.100 euro urtean, bigarren seme edo alaba jaio edo adoptatzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Kubako Zuzendaritza Demokratikoa izeneko taldeak azaldu zuenez, atxiloketak salatzeko Miamiko Biscayne Boulevardean egin zen ekitaldian parte-hartzaile bakoitzak 75 preso horietako bat "sinbolikoki adoptatzea" zen asmoetako bat. Berria - Mundua 2004-03-19
· Izozturiko enbrioiak adoptatzeko munduko lehen gunea aurkeztu dute. Berria - Gaiak 2004-10-08
Azoka batean Txinako haur adoptatu baten etorrerak gizartearen aldaketa erakusten du. Bere senarrarekin eta seme adoptatuarekin beheko pisuan bizi da Mimi eta goiko apartamentua alokatu egiten du. Berria - Kultura 2004-10-28
Anaia adoptatua baitzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.
Alaba adoptatua naiz, eta zer? izenburuak berak ematen ditu ipuinaren nondik norakoak. Berria - Kultura 2004-11-13
Adoptatuak eskubidea du bere gurasoak nor diren jakiteko. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Dohainik eta inter vivos egindako edozein negozio juridiko dela-eta ondasun edo eskubideak eskuratzean ere, ezkontide, aurreko edo ondorengo ahaide, adoptatzaile eta adoptatuen aldekoak direnean, salbuespena egingo da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 285. orr.
Musikagintza ofizialak mesprezu berdinean eduki baldin bazuen ere, berehalako arrakasta ezagutu zuen tresna berriak, Europako burgesia guztiak adoptatu baitzuen bere igandeko txangoetarako, karriketako zalaparta utzita hirien inguru naturaletara jotzen zuenean egun pasa. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.
Erreferentzia erreala neure egiten dut, adoptatu, begiratzeko eta azaltzeko, neure perspektibatik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 357. orr.
Orain bi liburu berri kaleratu dituzte: Ez naiz ilehoria eta zer?, eta, Alaba adoptatua naiz, eta Zer? Berria - Kultura 2004-11-13
Bere senarrarekin eta seme adoptatuarekin beheko pisuan bizi da Mimi eta goiko apartamentua alokatu egiten du. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.
Bai, bagaude guraso biologikoak, hau da, umea kendu ziotenak; umeak adopzioan hartu zuten guraso; ume adoptatuak eta baita apropiatuak ere. ETC-prentsa Goienkaria, 2012-02-17
Ni enteratu nintzen ume adoptatua nintzela 11 urte nituenean, lagun baten bidez. ETC-prentsa Goienkaria, 2012-02-17
Ume adoptatuek beren historia ezagutzeko prozesua apurka-apurka egin behar da, baina ezer ezkutatu gabe, Andoni Mendiak dioenez. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2012-01-27
Ume adoptatuak eta biologikoak: jatorri desberdina, desio berdina. ETC-prentsa Berria, 2004-07-28
Ume adoptatuek eramaten duten sozializazio prozesuan berebiziko garrantzia du eskolak. ETC-prentsa Berria, 2007-05-06
Jaurlaritzak berriki jakinarazi du adin muga bat ezarri duela adopzio gurasoen eta ume adoptatuen artean: gehienez, 44 urtekoa. ETC-prentsa Berria, 2014-04-22
Adibidez: hiru urteko ume adoptatu bat, Bulgariatik familia euskaldun batera ekarria. ETC-prentsa Berria, 2019-01-12
Velimir Stevanovitx gazte mardul osasuntsua, jatorri ezezaguneko ume adoptatua, hurrengoa; ironikoa, errealista, saiatua eta gastuetan zuhurra; medikuntza amaitzen ari da Pragan. ETC-literatura, saiakera Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010
adoptatu ahal (4); adoptatu egin (3); adoptatu nahi (6); adoptatu nahi duten (3); adoptatua naiz (3); adoptatuak bere (6); adoptatuak bere guraso (4); adoptatzeko aukera (10); adoptatzeko eskubidea (19); alaba adoptatua (3); bat adoptatu (4); bat adoptatzeko (4); edo adoptatzeagatik (3); haur adoptatu (3); haur bat adoptatzeko (4); haurrak adoptatzeko (11); haurrak adoptatzeko eskubidea (3); homosexualei umeak adoptatzeko (3); jaio edo adoptatzeagatik (3); umeak adoptatzeko (11); umeak adoptatzeko eskubidea (6)