Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azpieuskalki iz euskalki baten barnean bereizten diren hizkera multzoetako bakoitza.
Dena dela eta aldeak alde, mendebal barruan eremu edo azpieuskalki bi badirela esan dezakegu: sartaldea eta sortaldea deituko ditudanak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 69. orr.
Eta badakigu beti egingo diogula traizio hezurmamitzen ikusi dugun pertsonaiari, hain lotua euskalki, azpieuskalki edo herri hizkera zehatz batera, hain errukarria. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 97. orr.
Debagoienako azpieuskalkietan haurrentzako lau ipuin bildu ditu Goienak, lehengo ipuin zaharrak dira laurak, eta eraberriturik ekarri dituzte. Berria - Kultura 2004-03-27