Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpi2 iz abereek bertan lo egin dezaten egiten den iratze, belar edo orbelezko etzauntza.

Hermannek, azpiak egiteko pala harturik, ukuiluko simaurretan sartu zuen kirtenaren barreneraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

Gogoratzen naiz ukuiluetako azpiak ateratzen ari ginen goiz batean pazientzia galdu eta maldizio batean hasi zela, gure kide andaluziarrak harrituta uzteko moduan hasi ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Hor daude piztien gordelekuak, zuloak, habiak eta ganaduaren azpiak, bai, baina gauza bat dira esandako horiek eta beste bat oso, ohe zuri garbi epel bigun estalkiduna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Baina, horrekin batera, ezin zen eztia bildu, ongarria egiteko azpiak atera edo artaldea belaira eraman.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.

Azpiak egiteko pala lana, eta asketako sarde lanak amaitu ondoren, Eligio, bere jokoko tokia hartu ordez, lasto pila batean etzatera joan zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.

Idien azpiak aldatuta sukaldeko beharretan hasia zela, arrantza entzun zuen Azkaratek.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus