Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon asko ukitu zuten azotearen hatz beltzek. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.
Bere amaren bularretik azote kolpeka, goizegi urrundu populuaren zati bat, odolaren emateko gertu zegoen Ama Euskal Herriaren salbatzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 38. orr.
Bainan heztzaileak bere belaunen artean hazkarki tinkatzen du, zafratzen du azote kolpeka, eta azkenean zaldi bortitz hori gelditzen da oro akiturik eta harriturik, dardar ikaran dagoela. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 160. orr.
Saindu penitentzigile zenbaiten azotezko zigortzeek zer zorion dauka? Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 58. orr.
Azotera emango nikek nik halakoa, Termagant-en papera puztegatik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 118. orr.
Ez bat eta ez bi jotzen hasten ziren, batean zela elektrika hariekin, bertzean azoteekin. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 193. orr.
Slightlyk dozena bat azote jaso zituen, zunda jasotzeko aginduaren aurrean harridura-aurpegia jarri zuelako. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 198. orr.
Haren bekatoros lagunak, gizonak, ehun azote ukaldi ukan ditu bakarrik bere aldetik, hango lege arau, emaztea eta gizona ez baitira berdin gaztigatuak. Herria 2005-05-05
Azoteak ausarkiago banatzen ziren, baina ez zuten jendearen ikusmina hein berean pizten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.
Baietz erantzun zion honek, gau hartan bost azote hartu zituela.Mahoma profetaren bilobaren martirioa itxuratzearren, euren gorpuak azoteekin zaflatuta edo buruak ezpatekin jota ibili ziren Kerbalako kaleetan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 164. orr.
-Ehun azote, eta desterrua...? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 427. orr.
Eta sortu berria zen beste erraldoi beldurgarri hura, XX. mende bukaerako azotea: hiesa. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 39. orr.
Bere amaren bularretik azote kolpeka, goizegi urrundu populuaren zati bat, odolaren emateko gertu zegoen Ama Euskal Herriaren salbatzeko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 38. orr.
Bainan heztzaileak bere belaunen artean hazkarki tinkatzen du, zafratzen du azote kolpeka, eta azkenean zaldi bortitz hori gelditzen da oro akiturik eta harriturik, dardar ikaran dagoela. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 160. orr.
Berrehun azote ukaldi bakoitxak, mutikoak segurik bizkarra, besoak eta zangoak odoletan omen baitzituen! Herria 2001-06-07
Ni soldadoa niz, zibilak ez ditut ezagutzen! Azote ukaldi azkar bat bisaiarat igortzen daut. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.
Bocholt ondoko geltoki batean trena gelditzen da: manu idorrak heldu zauzkigu, zimiztak bezala, "Raus! Schnell!", eta azote ukaldika aitzina pusatzen gituzte, kabala tropa bat bezala. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.
Batzuetan zanpatzen zituzten aldi bat gehiago ala gutiago, zer aldatuko zuen Zaindari haiek azote ukaldika erantzuten zieten, zenbait aldiz, lurrean itzulipurdika ari ziren jende-ziminoei. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 141. orr.
Taliban delakoak itsuski oldartu zaizkiote, ez dela holakorik egiten! Bi gazteak hartu dituzte eta plaza baten erdian, zernahi jende bildurik karia hortarat, zafratu azote ukaldika! Herria 2001-06-07