Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azoka 1 iz merkatua.

Baina nik badakit zer erosten duten azokan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 148. orr.

Larunbata da, azoka-eguna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Azokan ezkerretara hartu eta Grafton Streetera egin zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 85. orr.

Gerezi sasoian, amak konpota egiten du azokan aurkitzen dituen anpolai gizenenekin eta, gero, potetan sartzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 91. orr.

Ezin dira azokara erostera joan, ez bada 6etatik aurrera.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 15. orr.

Luzaroko bakeak azoka giroa garaiarazten du, eta batera egoismo soila, koldarkeria eta alferkeria, eta herriaren gogoa makurraraztea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 58. orr.

Norma Lúciak deusetako erabiltzen ez zuten gela huts batean jartzen zuen sugea, atea itxi, Sete Portaseko azokan erositako intsentsu kiratsua piztu, bazter batean kokoriko jarri, eta sagua askatzen zuen, Selmak jan zezan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.

2 iz salgai bereziak erakusteko eta saltzeko merkatu gisakoa.

Arratsaldean Lisboako liburu azoka bisitatzen dut.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 35. orr.

Herri hazietan egin ohi dira azokak, feriak, jaiak eta ospakizunak, eta inguruko herri txikiendako ardatz eta bilgune bilakatzen dira, eta hizkuntzan ere ageri-agerian izaten da gune horien eragina.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 68. orr.

Montevideoko liburu azokan erdietsi nuen liburuxka duela bi urte edo, eta orain, adurraren azpijoko bat medio, deika ari zitzaidan isiltasunean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 8. orr.

Sarri ospatzen baitira aste hauetan azienda eta abelgorri, fruitu eta barazkiekiko azoka eta merkatu klase guztietakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 378. orr.

3 abere azoka

Gaur egun auzo hortan dagon munduko abere azoka haundiena (Liniers deitzen dena) bisitatu ahal izan dugu.  Herria   2005-03-24

Pont Neuf kalearen mutur batetik bestera, iraulki orgak karga husten ari ziren, galtzadaren bazterretan jarrita, zaldiak geldirik eta elkarren ondo-ondoan lerrokatuta, abere azoka batean bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

4 arabiar azoka (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Arabiar azokak inguru desberdinetara egokitzen dira. Horrela, badaude hirikoak eta nekazal ingurukoak. Espazio horietan pertsonek behar dituzten produktu eta lanbide guztiak aurkitzen dituzte: janaria, espeziak, arropa, eguneroko produktuak, abereak, artisauak... ETC-entziklopedia   Arabiar azoka, Wikipedia

Arabiar azoka batek hartu du horren tokia, Gasteizko jaietako egitarauak aurten aurkeztu duen berritasun ikusgarrienetako bat izanik. ETC-prentsa   Berria, 2006-08-06

Newsgaming talde uruguaiarrak egin duen September 12th, A Toy World proiektuan, arabiar azoka batean dauden zibilen artean dauden balizko" terroristak" bonbardatu behar dira. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-27

Dena den, egunean zenbaitetan ikusmenak eta entzumenak bat egiten dute arabiar azokak eskaintzen duenaz gozatu ahal izateko. ETC-prentsa   Berria, 2011-08-10

5 azoka eskubide (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Azoka hiria edo azoka eskubidea termino juridikoa da, Erdi Aroan sortua, azokak hartzeko eskubidea duen europar hiria adierazteko, herri eta hiri batetik bereizteko. Hiri bat "azoka-hiria" edo "azoka-eskubideak" izan ditzakeen bezala deskribatzen da, nahiz eta azoka dagoeneko ez dagoen, baldin eta legeak hala badagokio. ETC-entziklopedia   Azoka hiri, Wikipedia

6 azoka-hiri (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Azoka hiria edo azoka eskubidea termino juridikoa da, Erdi Aroan sortua, azokak hartzeko eskubidea duen europar hiria adierazteko, herri eta hiri batetik bereizteko. ETC-entziklopedia   Azoka hiri, Wikipedia

Azoka hiriarena argi dator plan estrategikoan. ETC-prentsa   Berria, 2013-12-10

Azoka zena azoka-hiri bilakatzeko saiakerak zaildu ditu kontuak, eta 56.000 euroko diru galerekin itxi zuten 2013a. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 205 zbk., 2014 - azaroa_ abendua

7 azoka txiki

Azoka txiki batera iritsi da gero artista, eta mundua irudikatzen duen arrautza bat erosi du; erosi du odolezko malkoak isurtzen dituen Doloretako Ama bat ere.  Berria - Kultura   2006-02-12

Gizarte beharretarako dirua biltzen zuen azoka txiki bat bisitatu nuen, eta aurkitu nuen harrokeriarik handiena auzoko batek ekarritako sagar-tarta izan zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.

Maider argazki eta album zaharren bila ibili ohi zen beti, hala igandeetako azoka txikian nola Traperos de Emaús, Remar eta antzekoen biltegietan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 100. orr.

Eta honi dagokionez esan beharra dago Estrela Plazako merkatuak ere aipamen berezia merezi izan zuela Napumoceno jaunaren testamentuan, non bigarren eskuko azoka txiki batekin konparatzen zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 21. orr.

8 merkataritza-azoka

Azoka guztiak merkataritza azokak dira neurri batean, artea sortzeko beharrezkoa delako merkatuaren bultzada.  Berria - Kultura   2004-02-28

9 zientzia azoka (corpusean ez dago; ETCn 45 agerraldi)

Zientzia azoka mundu osoko ikastetxeek antolatutako lehiaketa bat da. Zientzia azoka baten bereizgarria da proiektuaren sarrerek metodo zientifikoa erabiltzen dutela hipotesi bat probatzeko. ETC-entziklopedia   Zientzia azoka, Wikipedia

DBHko eta batxilergoko 110 taldek ikasturtean prestatutako lanak aurkeztuko dituzte Zientzia AzokanETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2017-05-05

Aranzadi Ikastolako DBH3ko Astronomiako ikasleak Donostiako Kutxaespazioak antolatu duen Zientzia Azokan izan ziren joan zen asteburuan (argazkiak erakusten duen moduan). ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-05-11

Zientzia Azoka egingo dute gaur Bilbon, Elhuyar Fundazioak antolatuta. ETC-prentsa   Berria, 2016-04-23

DBH eta Batxilergoko ikertzaile gazteek landutako 110 proiektu zientifiko aurkeztu ditu Zientzia Azokak Bilboko Plaza Barrian. ETC-prentsa   Berria, 2017-05-07

DBH eta Batxilergoko ikasleen 90 talde urte osoan garatzen aritu diren zientzia proiektuak erakutsiko dituzte gaur Bilbon, Zientzia AzokanETC-prentsa   Berria, 2018-04-21

Elhuyarreko zientzia azokan egon nintzen lehenengo aldiz, etxeko makinarekin. ETC-prentsa   Berria, 2019-09-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aire garraioaren azoka (3); antzerki azoka bertan (3); arco arte azoka (3); arrain azoka (3); artisau azoka (3); artisautza azoka (4); aurtengo azoka (9)

azoka alternatiboa (3); azoka antolatzen (4); azoka baino (4); azoka barruan (3); azoka bat (9); azoka batean (14); azoka baten (4); azoka berezia (3); azoka bertan behera (5); azoka bete (3); azoka bisitatzen (3); azoka da (15); azoka edo (3); azoka egin (6); azoka egingo dute (5); azoka egiten (5); azoka egun (3); azoka eguna izanik (3); azoka egunean (4); azoka egunetan (3); azoka erakusketa (3); azoka ere (10); azoka ez (7); azoka handi (3); azoka handia (4); azoka hau (6); azoka herritarra (3); azoka hori (4); azoka horri (3); azoka hortan (3); azoka ireki (3); azoka izan zen (3); azoka izango da (5); azoka jarri (3); azoka nagusia (4); azoka ondoko (3); azoka oso (4); azoka plaza zaharrean (3); azoka txiki (3); azoka zabaldu (3); azoka zaharraren (4)

baina azoka (5); bederatzi azoka (3); bi urteko azoka (4); bigarren azoka (3); biurteko azoka (3); buruzko azoka (6); da durangoko azoka (4); dfoto azoka (5); donostiako antzerki azoka (3); du azoka (6); duen azoka (3); dugu azoka (3); durango ko azoka (3); dute azoka (4); edo azoka (3); erriberako azoka (3); eskulangintza azoka (5); frankfurteko liburu azoka (3); garraioaren azoka handiena (3); herri azoka (3); herriko azoka (3); hiriko azoka (3); izan da azoka (4); lehen azoka (5); midem azoka (4); musika azoka (3); nazioarteko azoka (8); neguko azoka (11); produktuen azoka (3); umore azoka (4); zabalguneko azoka (3); zen azoka (7); zuen azoka (3)

aurtengo azokak (3); azokak bere (4); bilboko liburu azokak (4); dira azokak (4); du azokak (10); durangoko azokak (9); nazioarteko azokak (5); umore azokak (4)

azokako balkoitik (5); azokako sari nagusia (3); azokako zuzendari (5); azokako zuzendariak (3); da azokako (4); dfoto azokako (3); du azokako (3); durangoko azokako (5); liburu azokako (4); neguko azokako (4)

akzio azokan (3); antzerki azokan (3); arco arte azokan (3); arco azokan (4); arrain azokan (5); aurtengo azokan (6); azokan aurkeztu zuen (3); azokan aurkitu (3); azokan bere (3); azokan bertan tratu (3); azokan egin (3); azokan ere (7); azokan erositako (3); azokan ez (4); azokan izan (4); azokan izango da (4); azokan izango dira (4); azokan jarriko (3); azokan lau (3); azokan parte hartuko (7); baina durangoko azokan (3); cannesko midem azokan (4); da azokan (3); den azokan (4); dira azokan (7); diskoen durangoko azokan (3); donostiako azokan (3); donostiako liburu azokan (3); du azokan (5); dute azokan (5); frankfurteko azokan (3); habanako liburu azokan (3); leioako umore azokan (5); musika azokan (6); nazioarteko azokan (7); nazioarteko liburu azokan (3); neguko azokan (23); nijni novgorodeko azokan (3); zabalguneko azokan (3)

animalien azokara (3); azokara eraman (6); azokara iritsi (3); azokara jo (3); azokara joan (13); azokara joateko (5); azokara joaten (4); dira azokara (3); durangoko azokara (6); liburu azokara (5); nazioarteko azokara (3)

durangoko azokarako prest (4)

azokarekin batera (4)

azokaren atarian (6); azokaren berri (4); azokaren erdian (6); azokaren harira (3); azokaren inguruan (5); azokaren inguruko (3); azokaren ondoan (3); baina azokaren (3); dfoto azokaren (5); durangoko azokaren (11); gari azokaren (3); liburu azokaren (6); zen azokaren (3)

azokarik ez (3); liburu azokarik handiena (3)

azokatik gertu (3); azokatik kanpo (3)

azokaz gain (3)

hegaztiak azoketan (3); liburu azoketan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus