Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta azkura, kopeta aldeko azkura hori. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 40. orr.
Gainera, azkura dagoenean hazka egitea baino gauza hoberik ez dago. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 38. orr.
Azkura zuen gorputz osoan eta dar-dar egiten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.
Egundoko azkura sudurrean eta eztarrian, mukiak litroka, malkoak zerizkidan. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 41. orr.
Van Daanek marranta du, edo, hobeto esanda, azkura pixka bat du eztarrian. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 104. orr.
Gurutze Gorriaren esanetan, berriz, narritadura eta azkura eragin dio jendeari isuriak. Berria - Gaiak 2004-09-11
Badakit urduri jartzen denean ezkerreko hanka eskuinekoaren gainean gurutzatu eta oin-azpian azkura egiten hasten dela; badakit lepo ertzean haizea botaz gero, barrez lehertzen dela, eta badakit triste dagoenetan, begietako kolorea aldatzen zaiola. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 177. orr.
Sabelean azkura sentitu eta zer ote zen begiratzeko alkandoraren azkeneko botoia askatu duenean, lizundurik azaldu zaio zilborra. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 31. orr.
Begiak igurtzi zituen arin, azkuraz baino gehiago bertan zituela ziurtatzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 266. orr.
Ardiak batzuetan zuhaitzen kontra igurtzika hasten dira, azkuraren azkuraz. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 150. orr.
Zer nolako mauka Hiriarentzat, jateko goseak urdailean sortzen duen azkura ere urdaila igurtziz baretuko balitz! Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 52. orr.
Kontuan hartu behar da protagonismo hitza aipatze hutsak azkura sortzen duela. Berria - Harian 2005-11-05
Adiera bat baino gehiago du arrakala berbak, baina Barandiaranek "itxi eta zabaltzen diren arrakala" horietan oin hartu du, kezkatzen eta ernegatzen duten gaiei buruz mintzatzeko, "irakurleari azkura sortuko dioten poemak idazteko". Berria - Kultura 2004-11-26
Azkura daukat. Berria - Kultura 2004-11-27
Zuhaitz bat jo nuenean, azkura neukanan kalparrean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 263. orr.
Azkura daukazu buruan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 185. orr.
Badakit urduri jartzen denean ezkerreko hanka eskuinekoaren gainean gurutzatu eta oin-azpian azkura egiten hasten dela. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 177. orr.
"Azkura dut, azkura dut!", hasten nintzen goizean ama ni janztean, larruazalean azkura egiten zidaten artilezko jertseak jartzen zizkidanean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 58. orr.
Azkura egiten zion eztarrian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.
-Bai -azkura egin zuen Justok belarrian, ahapeka hitz eginaz jarraitu aurretik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 75. orr.
Kokotsean irteten ari zitzaidan biloari azkura eginez, egoera hartatik nola onik irtengo nenbilen neure kabutan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 85. orr.
Ahanztura ez al da, askotan, barrenean azkura egiten digun itxaropen baten aurkako antidotoa? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.
Hantxe, iluntasunak baino are gehiago, usain bero sarkor batek geldiarazi zuen, animalia bizien ufako batek, zeinaren alkaliek azkura ematen baitzioten sudurrean eta eztarrian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.
Sabela azkura ematen zidaten gauzaz beterik neukala iruditzen zitzaidan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 71. orr.
-Kristoren azkura ematen, ordea! -nik, hortz artetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.
Azkura-hautsa gordea zeukala, Ulenspiegelek berak jantzi zuen Pompilius apezpiku soinekoz, eskunarruak eta makila ipini zizkion eta jendea bedeinkatzeko latinezko modua irakatsi zion. ETC-literatura, saiakera Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster (Koldo Izagirre), Elkar/Alberdania, 2007
Ikas bidaiek urte anitzetan utziko die gustu azukretua, nehori kontatuko ez dizkiotenak: karamelu urtuak sakeletan, Allenderen sekretua, algarak, eltxo ausiki erraldoiak, azkura-hautsa zaindarien galtzerdietan, armiarmak ohepean, hondar beroaren leuna, erredurak, kidearen sorpresazko potta, lasterraldia lotegian ilunpeka, haur larru beltzaranaren gozoa. ETC-literatura, saiakera Baionak ez daki, Bea Salaberri, Susa, 2015
Azkura hautsa, izenak dioen bezala, azkura eragiten duen hautsa edo gai hautskara da, giza azalean aplikatzen denean. Txantxa gisa erabili ohi da, espero ez duen biktimarengan. ETC-entziklopedia Azkura hauts, Wikipedia
Bzkarrean azkura izan, eta hatz egingo dizun inor ez izatea; "Polikarpo!" (edo "Dabid!") hots egin, eta ondora inor ez etortzea; horra bakardadea zer den. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 17. orr.
Ian ere, gizaki izan aurretik txori izan zirenez, hasierako asteetan apur bat basatiak izaten dira berez; eta azkura izaten dute sorbaldan, hegoak zeuden lekuan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 238. orr.
-Azkura izaten dugu eta hazka aritzen gara... Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.
azkura egiten (4); azkura ematen (10); azkura eragiten (3); azkura hori (3); azkura sentitu (4); azkura sentitzen (3); azkura sortzen (4); halako azkura (4)